Propuestas de evaluacion en el confinamiento
BioGeo proposamenak eta hausnarketa bat
- Arloen funtsezko alderdiak eta ebaluazio-adierazle minimoak
- Arloak lantzeko proposamen didaktiko eta jarduera batzuk
- Arloen lanketari eta ebaluazioari lotutako orientabidak
ZIENTZIA-PROPOSAMENAK
Materiaren propietateak ikertzen: EDIA proiektuaren REA berria
Harrera 20-21 / Acogida 20-21
Irudia: Harrera 20-21
COVID-19 pandemiak eragindako osasun-larrialdiak hezkuntza-erronkarik handienean jarri gaitu. Ez dakigu ziur, 2020-21 ikasturtea nolakoa izango den, zein eszenatokian kokatuko garen, baina bai, jakin badakigu, ikasturtearen hasierak une garrantzitsuak direla beti, are gehiago, ikasturte honetan.
Normalean egiten diren jarduerak (elkarezagutza, talde-kohesioa, hasierako ebaluazioak...), osasun-neurriak direla eta, nahiko baldintzatuta daude. Alderdi hauek lehendabiziko planoan kokatzen dira, ikasleek ongi izate sozio-emozionalarekin eta konpetentzia digitalaren eta ikasten ikasteko ahalmenaren garapenarekin batera.
Horregatik, denbora emateak antolakuntza ona izateko eta osasun-kontzientzia ondo hartzeko, garrantzi handi hartzen du.
Material honetan, 20-21eko ikasturterako harrera-jarduerak eta proposamenak aurkituko dituzue, hurrengo ataletan banatuta:
- Nola egin arloko ongietorria eta hasierako ebaluazioa
- Elkarezagutzeko zein taldea kohesiantzeko proposamenak
- Online ikasteko iradokizunak
- Guztion osasuna zaintzeko jarduerak
- Emozioak partekatzeko proposamenak
- Motibazioa lantzekoak
Bigarren Hekuntzari zuzenduta dago, beraz, aurrera eramateko, tutore eta irakasleen arteko planifikazioa izan behar da, ordutegia egokitzen eta lana banatzen.
Espero dut lagungarria izatea.
..........................................................................................................................................................
La emergencia sanitaria por la pandemia COVID-19 nos ha colocado ante el mayor reto educativo. No sabemos con certeza cómo será el curso 2020-21, en qué escenario nos situaremos, pero sí, sabemos, que los inicios del curso son siempre momentos importantes, incluso, en este curso.
Las actividades que se realizan habitualmente (conocimiento común, cohesión grupal, evaluaciones iniciales...) están ahora condicionadas por las medidas de salud. Éstos se sitúan en primer plano, junto con el bienestar socio-emocional del alumnado y el desarrollo de la competencia digital y de la capacidad de aprender a aprender.
Por ello, dedicar tiempo a una buena organización y a una buena toma de conciencia sanitaria adquiere una gran importancia.
En este material encontraréis actividades de acogida y propuestas para el curso 20-21, distribuidas en los siguientes apartados:
- Cómo hacer la bienvenida y evaluación inicial del área
- Propuestas de presentación y cohesión grupal
- Sugerencias para aprender online
- Actividades de cuidar y tomar conciencia de la salud de todos
- Propuestas para compartir emocionesTrabajar la motivación intrínseca
Está dirigido a Secundaria, por lo que, para llevarlo a cabo hay que realizar un trabajo conjunto entre tutores/as y profesores/as, adecuando los horarios de las áreas. Espero que sea de utilidad. Acogida 20-21
Proiektua: Izar-Bitakoraren koadernoa / Proyecto: Cuaderno de bitácora estelar
Orain direla ikasturte batzuk, Artaza Romoko institutoan, nire lehendabiziko proiektua ikasgelaratu nuen. A ereduko ikasleak zirenez, proiektua ere gaztelaniaz garatu zen. Emaitzak, ikasleen erantzuna eta ekoizpenak, nahiko ondo atera ziren eta honek beste proiektu batzuk egitera bultzatu ninduen. Handik geroztik, beste irakasle batzuek kopia bat egitea eskatu zidaten, moldaketak egiteko, eta gustora egin nien, batez ere Pako Simarro irakaslearena (bere ikasle baten bideoa behera), oso aberaztu zuelako.
Baina proiektua han geratu zen, gaurkotu barik eta bazen berreskuratzeko ordua eta, batez ere, euskaratzekoa. Hau da emaitza:
DBHko 1.mailarako proiektua, Unibertso gaia lantzen da, uste dut aproposa orain, ikasturtearen hasieran martxan jartzeko. Gida didaktikoan azaltzen den moduan, gidatuko proiektu gisa antolatuta dago. Hautatutako gaia zientzia-fikziozko testuinguru batean kokatzen da, inplikazio pertsonala gehiago bultzatzeko asmoz. Gure planeta ikertzen duten estralurtar pertsonaien rolean jarriz, ikasleek egin behar dituzten zeregin edo misioen arabera planteatzen da. Misio guztiak azken produktu batera (txostena) bideratuta daude. Ikerketa zientifiko txiki batekin hasten da (zodiakoaren sinesmena bai ala ez) eta gero gaiaren edukiak eta gaitasunak garatzen dira ataza zehatzetan banaturik: Astronomiaren historia, Unibertsoaren neurriak eta izar-objektuak, lurra eta ilargiaren dinamika eta abar.
Projecte final del Quadern de Bitàcola estel·lar. Realitzar per Iker, Jose i Marc. IES Bellaguarda - Altea. Irakaslea: Pako Simarro.
Beste baliabide batzuk:
- Naturgaia: "Lur planeta unibertsoan"
- Zientziajoleak: Unibertsoa
- ISE Europear Proiektua: CERNLand
- Science On The Stage (Ciencia en acción Espanian): From the classroom to the sky
........................................................................................................................................................
Hace unos cuantos cursos, en el instituto Artaza Romo, inicié mi trayectoria de proyectos en el aula con éste que os comento. La respuesta del alumnado fue tan buena, que ello me animó a seguir haciendo más. Desde entonces varios profesores y profesoras me han pedido una copia del mismo, para adaptarlo a sus clases, por ejemplo el de Pako Simarro, que lo enriqueció considerablemente (al final hay un vídeo de uno de sus alumnos).
Ha pasado el tiempo y ya era hora de ponerlo al día. Así que, en un Sites nuevo, os presento la versión actualizada, con todos los enlaces funcionando, del proyecto:
Cuaderno de bitácora estelar
Dirigido a 1º de E.S.O, me parece que puede ser un buen material para comenzar el curso. Tal y como se explica en su guía didáctica, es un proyecto totalmente guiado, con un contexto de ciencia-ficción, dónde el alumnado se pone en el papel de unos extraterrestres que van a explorar el sistema solar y el planeta Tierra. Comienza por una pequeña invetigación sobre la credibilidad del zodiaco, y sigue, desarrollando en sucesivas misiones, el tema del Universo: historia de la Astronomía, medidas, objetos estelares, dinámica terrestre y lunar etc. Todo ello dirigido a un producto final, un informe de todo lo analizado.
Otros recursos:
- UNAWE europear proiektua: Bóbeda celeste en una sombrilla /Miniplanetario /Viaje virtual al espacio /Construir cohetes fáciles /Proporciones del sistema solar
- Astrono-Me. Otra serie de 8 tareas sobre el universo para 1º de ESO, algunas de ellas seleccionadas como finalistas en Ciencia en Acción. Jordi Domènech
- ISE Europear Proiektua: CERNLand
- Science On The Stage (Ciencia en acción Espanian): From the classroom to the sky
Projecte final del Quadern de Bitàcola estel·lar. Realitzar per Iker, Jose i Marc. IES Bellaguarda - Altea. Irakaslea: Pako Simarro.
Prest Gara prestakuntza, bigarren epea
Prest Gara ikastaroak egiteko bigarren epea irekita dago, irailaren 1etik 15era. Ikasturtea honetan, izenematea era telematikoan egin behar da, "Irakaslegune" atari berri honen bitartez, identifikatu ondoren, prestakuntza-katalogoan sartzen da.
Epe ireki honetan dauden gure eremuko ikastaroak (den denak online):
STEAM
- STEAM ikasteko Computational Thinking (924)
- Recursos didácticos de la Alianza STEM para la enseñanza formal y el ámbito extralectivo (278)
- Flipped Classroom STEM arloetan (785)
- Sarea norberaren prestakuntza iturri STEAMa esparrurako / La red y el profesor STEAM (786)
- Geometria eta diseinua 2D eta 3Dn SketchUpekin STEAM arloetan (162)
- STEM simulazioak: Matematikan, Fisikan... (163)
- CG50 Matematika eta STEM, kalkulagailu grafikoaren laguntzarekin. (164)
- Matematika, eta STEM, ingelesez (165)
- Problemen ebazpena: Matematikaren muina (787)
- G suite, Google Classroom eta Matematika (788)
- CLASSWIZ Kalkulagailu txikia, laguntza handia Matematika eta STEM arloetan (789)
- Matemáticas de Bachillerato fundamentales en Ingeniería (166)
- Matematika interaktiboak (167)
- Matematika eta Geogebra: ah ze bikote! (790)
- Irauli Matematika-saioak bideoekin (766)
Teknologia:
- Arduino: robotika eta programazioa. (174) / Arduino: robotika eta programazioa. (175)
- AppInventor: hezkuntzarako aplikazioak sortzen (792)
- FREECAD eta LIBRECAD (793)
- Microbit: robotikako proiektuak eta STEM jarduerak. (176)
- Raspberry pi: oinarrizko ikastaroa. (177)
- Scratch eta robotika (791)
Ingurugiroa:
- Klima aldaketa ikasgelan, oraingo erronka. (B31)
- Energia eta EA 2030 (B30)
- Meteorologiaren eragina ikastetxe inguruko zuhaitzetan (B32)
- Alfabetatze ekologikoa (I) (B33)
- Alfabetatze ekologikoa (II) (B34)
ElHuyar: Gazteentzako bideolehiaketa eta Zientzia Azoka
ElHuyarko kideek, ohiko Zientzia Azokaren barruko ekimen berri bat sortu dute: "Zientzietako eta Teknologiako bideolehiaketa". Parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira:
- Gaia askea da: ikerketak-proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak… baina beti gazteek egindako proiektua azaldu beharko dute, zer egin duten eta zergatik kontatuta.
- Iraupena: bost minutu baino gutxiago
- Hizkuntza:eukaraz, gaztelaniaz edo ingelesez
- Bideoak originalak izan behar dira, noski.
- Bideoak publiko mota guztientzako erakargarriak izan behar dira
- Partehartzaileen adina: 12-18 urte tarteko gazteek har dezakete parte, banaka edo taldeka (gehienez lau taldekide).
- Zientzia Azokaren bideo-lehiaketan parte hartzeaz gain, bideoa ON Zientzia Gazte Sarira ere bidali ahal dira.
Bideo guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren youtube kanalean eta webgunean jarriko dira ikusgai, beraz, bideoarekin batera, bideoan agertzen diren pertsonen baimenak ere bidali beharko dira.
Saria Frantziazko Futuroscope parkera joateko bidaia
Izena emateko epea 2020ko urriaren 1etik 30era bitarte izango da zabalik. Sari-banaketa 2020ko azaroan egingo da
Beste aldetik, beti bezala, aurtengo Zientzia Azokaren egutegia ere eskuragarri dugu:
- 2021eko urtarrilean zehar, izenematea. Formularioa: Zientzia Azokan izena eman
- Urtarrilean-otsailean, ikertzaileekiko harremana
- Maitzaren 8an, Zientzia Azokaren ekimena Bilbon (agian birtuala izango da).
EDIA proiektuko HBI-REA berri bat: sistema materialak ikertzen
Joan den ikasturtean EDIA proiekturako HBI-REA batzuk garatzen ari ginen, DBH2ko Fisika eta Kimika arlo guztia erronken bidez burutzeko asmoz. "Ikertzen” izenburu generikoarekin, gure helburua da material erabilgarria ikasle guztientzako eskuetan eskaintzea, ikasgela presentzialean zein birtualean erabil daitekeena
Iaz, 4 baliabide kaleratu genituen gaztelaniaz, eta horietako bi euskaraz ere bai.
- Investigando la actividad científica
- Investigando las propiedades de la materia
- Investigando los sistemas materiales
- Investigando las fuerzas
- Jarduera zientifikoa
- Materiaren propietateak ikertzen
Ikasturte honetan hirugarrena euskaraz argitaratzen hasiko gara, eta datozen egun batzuetan argitaratuko dugu gaztelerazko bosgarrena. Energia eta beroa gaiak martxan daude ere bai. Hona hemen HBI berria:
Ikertzen: Sistema materialak
Proposamena honako metodologian oinarritzen da: “Ikerketan oinarritutako ikaskuntza". Ikuspegi didaktiko honek, metodo zientifikoa lantzeaz gain, ikaskuntza aktiboko estrategiak eta ikasleengan ikertzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak garatzeko aukera ematen digu, hala nola pentsamendu kritikoa, analisia, sintesia, autonomia, talde-lana, sormena, ikerketan oinarritutako ebidentziak sortzea, inferentziak eta ondorioak formulatzea, eskura dauden baliabideak egoki erabiltzea eta abar.
Proposamenak askotariko erronka didaktikoak aurkezten ditu, iraupen saio batzuetako erronka txiki gisa planteatuta. Benetako arazo-egoerak dira, esanguratsuak eta ikasleen ingurunearekin lotutakoak. Erronkak ez daude lineal moduan planteatu, irakaslearen eskuetan geratzen da bere klasera hobeto egokitzen direnak aukeratzea edo batzuk biltzea edo moldatzea. Gehien bat, ikerketa txikiak planteatzen diren arren, jolasak eta PISAren itemak ere badaude. Gida didaktikoak xehetasun osoz azaltzen ditu erronka bakoitzaren planteamendu didaktikoa, metodologia eta ebaluazioa.
Guztira 11 erronka daude, 25 klase saiotarako materiala, 5 ataletan antolatuta:
- Sistema materialak, bi erronkarekin: Kimika sukaldean eta Koloideak
- Banatze- teknikak, hiru erronkarekin: lapurtutako pastela, lurzoruaren detektibeak eta estortsio-delitua.
- Disoluzioak eta kontzentrazioa, hiru erronkarekin: kakaorik onena, Mediterraneoko misterioa eta Homeopatia.
- Aldaketa fisikoak eta kimikoak, erronka batekin: luparik gabeko kimika
- PISA proba bi: ogia eta ezpainetako brilloa
Nuevo recurso EDIA: Investigando fuerzas
Irudia: REA: “Investigando fuerzas”, proyecto EDIA, CeDec
Se publicó en plenas vacaciones y se me había pasado comentarlo y difundirlo en este blog. Se trata de la cuarta propuesta didáctica para 2º de Física y Química del proyecto EDIA, que ya está disponible en la web. Este proyecto lo iniciamos hace un año y quedó interrumpido por el periodo de confinamiento, pero seguimos adelante con el objetivo de que el profesorado pueda disponer de recursos que cubran todo el temario del área. El proyecto se denomina genéricamente "Investigando" y ofrece retos científicos, además de juegos y actividades con simulaciones digitales.
Pues bien, este verano se publicó este nuevo REA: “Investigando fuerzas” , que se une a los otros tres de esta serie ya publicados anteriormente:
- REA ‘Investigando la actividad científica
- REA “Investigando Las propiedades de la materia”
- REA “Investigando los sistemas materiales”
Y que están también ya disponibles en euskera (el que comento también en camino):
Quinto REA para FQ de 2º ESO: Investigando el movimiento
Irudia: Investigando el movimiento
Y ya vamos por el quinto REA de la serie "Investigando", dedicada a proponer retos didácticos, basados en el aprendizaje por indagación, para el área de Física y Química de 2º de la ESO:
Investigando el movimiento
Este último se une a los anteriores ‘Investigando la actividad científica‘ , “Investigando Las propiedades de la materia”, “Investigando los sistemas materiales” e“Investigando fuerzas”. Todos ellos abarcan el currículo del área a través de situaciones problema que desarrollan la competencia científica en todos sus componentes, así como las competencias transversales. Próximamente estarán disponibles los dos últimos, dedicados a la energía y el calor-temperatura.
En concreto, aborda los bloques de contenidos relativos a "El movimiento y las fuerzas" (LOMCE) y "Los cambios en la materia, cambios de posición" (Heziberri). Lo hace por medio de 11 retos recogidos en 4 apartados: El movimiento de los cuerpos, velocidad, M.R.U. y los cambios de velocidad En total hay material para 32 sesiones de clase que, como siempre, son flexibles para que el profesor o profesora puede seleccionar o adaptar aquellos que considere convenientes..
Los tres primeros apartados se dedican al estudio del movimiento: espacio, velocidad, desplazamiento, trayectoria y M.R.U. El cuarto nos relaciona los movimientos con las fuerzas y nos introduce de forma experiencial y vivencial a la primera y segunda ley de Newton. Es necesario aclarar que hemos seguido estrictamente el currículum, el cuál no incluye, tal y como lo hacen muchos textos, el M.U.A. Hay que considerar que, en este curso de 2º, el alumnado tiene el primer contacto con estos conceptos de Física.
Los REA son recursos educativos abiertos de libre distribución (solo hay que mencionar su autoría), que permiten su descarga en diferentes formatos (SCORM, e-Pub...), incluído su fichero fuente, para poder disponer de una página web sin necesidad de conexión.
Zintzia Astea 2020 martxan! / ¡En marcha la Zientzia Astea 2020!
Irudia: Zientzia Astea
Aurten (bai, birusa) den dena desberdina da, Zientzia Astea barne. Hala eta guztiz, ospatuko da. Zientzia azaroaren 6tik 8ra bitartean izango dugu zain. Azken urteotan ohikoa den bezala, aurreko aste hauetan, gaur urriaren 13an hasita, azaroaren 1era arte, Nerbioi itsasadarra monografikotzat duten jarduerak egingo dira. Horien bidez, gure itsasadar maiteak bizi izan dituen aldaketak ezagutuko ditugu, bai eta haren historia eta ekosistema, eta horrek gure gizartean izan duen eragin ekonomikoa eta kulturala ere. Guztiek UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Itsasmuseumen laguntza dute, eta doakoak dira:
1) Erakusketa Bizkaia Aretoan: Ibaizabal Itsasadarra Zientziak eta Teknologiak Ikusita. Astelehenetik larunbatera: 10:00-13:30 eta 16:00-19:30, Igandeetan: 10:00-13:30
.2) Hitzaldi-saioak Bizkaia Aretoko Baroja gelan: Urriak 14,"La ría como reflejo de la actividad industrial", Jon Ruigómez, Itsamuseumeko zuzendaria, eta Jaio de la Puerta Rueda, UPV/EHUko Ekonomia Historian doktorea. Urriak 20,"Geología y minería en la ría del Nervión", Lydia Rodriguez Méndezek eta Pedro Pablo Gil Crespok, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Saileko irakasle ikertzaileak. Biak 19:00etan hasiko dira eta Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira eitbko web orrian, esteka hauetan klik eginez.
3) Argazki lehiaketa: Gaia, noski, Bilboko itsasadarra izango da. Alderdi artistikoak zein zientifikoa baloratuko dira. Argazki bakoitzak testi zientifiko-teknologiko batekin lagunduta egon behar da, erakusketaren elementuetan inspiraturik. Parte hartzea adin guztietako irekia izango da. gaurkotik urriaren 28ra. Informazioa hemen.
Este año -si, el virus-todo es diferente, incluida la Semana de la Ciencia. Pero no por ello se deja de celebrar. La ciencia nos espera del 6 al 8 de noviembre, pero, como ya es habitual estos últimos años, durante estas semanas previas, comenzando hoy 13 de octubre, hasta el 1 de noviembre, se van a realizar unas actividades que tiene como monográfico la ría del Nervión. A través de ellas conoceremos las transformaciones que nuestra querida ría ha vivido, su historia y ecosistema, así como, el impacto económico y cultural que esta ha producido en nuestra sociedad. Todas cuentan con la colaboración de la Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU e Itsasmuseum, y son gratuítas:
1) Exposición en el Bizkaia Aretoa: La Ría del Nervión a Vista de Ciencia y Tecnología. Lunes a sabado: 10:00-13:30 y 16:00-19:30. Domingos: 10:00-13:30
2) Conferencias en la sala Baroja del Bizkaia Aretoa: el 14 de octubre,"La ría como reflejo de la actividad industrial", con Jon Ruigómez, director de Itsamuseum, y Jaio de la Puerta Rueda, doctora en Historia Económica por la UPV/EHU,El 20 de octubre,"Geología y minería en la ría del Nervión", de la mano de Lydia Rodriguez Méndez y Pedro Pablo Gil Crespo, Personal Docente Investigador del Departamento de Geología de la Facultad de Ciencia y Tecnología la UPV/EHU. Las dos charlas comenzarán a las 19:00 y pueden ser seguidas en streaming en los siguientes enlaces:
3) Concurso de fotografía: el tema es la ría de Bilbao en su aspecto artístico y científico. Las fotografías deberán ir acompañadas de un texto científico-tecnológico vinculado a la exposición. Para todas las edades, desde hoy hasta el 28 de octubre. Toda la información en sus bases.
Zientzia Astea 2020: jolasak
Irudia: Zientzia astean jolastuz ikasten
Pasa den sarreran aurtengo Zientzia Astea desberdina izango dela adierazi nuen. Nahiz eta ekimena azaroaren 6tik 8ra bitartean garatuko den, oraintxe bertan, azaroaren 1era arte, aurrejarduerak gozatzeko aukera paregabea dugu. Gaia Nerbioi itsasadarra izanez, erakusketa bat, bi hitzaldi eta argazki lehiaketa bat antolatuta daude.
Orain, honetaz gain, beste jarduera bikain bat aurkezten digute EHUko kideek: "Zientzia astean jolastuz ikasten". Gaia ikastetxeei eta familiei hurbiltzeko helburuarekin, webgune interaktiboa interesgarria eta dibertigarria da. LH eta BHko ikasleei zuzenduta, ingurumena lantzen da joko digital sorta baten bidez. Joko hauek laster ikas-materilekin ere lagunduta egongo dira.
Jolasen mamia ingurunea errespetatzeko eta zaintzeko pertsonak arduratsuak heztea da. Horretarako, ikasleak erronka desberdinak aurkitu ditu aurrean, bakoitzean, beste urratsera pasatzeko, gogoeta sustatzen dituen erabakiak hartu behar ditu. Gaiak hurrengoak dira: Bilboko 1993 urtean gertatu zuten uholdeak, geologia eta meatzaritza, uraren saneamendua eta potabilizazioa eta itsasadarren arro hidrografikoa.
7 jolasak Genialy aplikazio digitalaren bidez eginda daude eta itxura erakargarria dute: Minecraft, Harry Potter pertsoina edo Star Wars. Ondo pentsatuta, nahi badugu, gure web-orri batean kapsulatu ahal dugulako.
"Maiz egiten diren galderak", bideoklip zientifikoak euskaraz
Zientzia Astea 2020 asteburu honetan gozatzeko / Este fin de semana, Zientzia Astea 2020
Irudia: Zientzia Astea
Zientzia Astea heldu zaigu berriro, azaro guztietan bezala, baina aurten osasun baldintzak direla eta, oso baldintzatuta. 20.edizio honetan, ezin izango da ohiko moduan ospatu. Hala eta guztiz, gure etxean bertan (gauden egoeran azkoz gehiago, tamalez) zientzia gozatzeko aukera paregabea izango dugu, EHUko kideek bikain antolatu dutelako.
Asteburu horretan hasita, azaroaren 6tik 8ra, eta gutxienez hurrengo hiru asteetan zehar, berrogeita hamar bat jarduerei dagozkien ikus-entzunezko edukiak izango dira eskuragarri. Horien artean, presentzialean egiten ziren ohiko txokoak, tailer zein hitzaldi motako ohiko jarduerak daude programatuta. Gainera, gehienak grabatuta daudenez, bideoak oso erabilgarriak izan daitezke ikasgelan erabiltzeko. Tailerretan eta hitzaldietan parte hartzeko izan eman behar da, adi!
Honetaz gain, hiru lehiketa martxan daude. Batean eskuen garbiketari buruzko koreografia egin behar da. Bigarrena ohiko argazkilaritza geologikoaren lehiketa dugu. Hirugarrean, matematika izango da protagonista, "haikrostiko matematikoak" garatzen (web-orrian azaltzen da).
Era berean, orain dela hilabete bat martxan jarri ziren Bizkaia-Areetoko erakusketak eta jolasteko web-gune interaktiboak ere martxan jarraitzen dute, familia osoak parte har dezaten. Bietako gai nagusia gure ingurunea da, Ibaizabal itsasadarrean zentraturik.
Informazio osoa Zientzia Astearen web-orrian
...............................................................................................................................................................Como todos los noviembres, llega la Semana de la Ciencia, organizada por la UPV-EHU, esta vez en su 20ª edición. Debido a la situación sanitaria que estamos viviendo, obviamente este curso se desarrollará de forma virtual.
Desde hoy, durante todo este fin de semana, del 6 y 8 de noviembre, dispondremos en su página web de los txokos que habitualmente se realizan, grabados en vídeo, de forma que podamos usarlos en el aula. También habrá talleres y conferencias online, que requieren una inscripción previa.
Además, están en marcha tres concursos. En uno hay que hacer un vídeo con una coreografía (lavado de manos). El segundo es el ya clásico de fotografía geológica. En el tercero haya que realizar un "Acróstico matemático".
Del mismo modo, se mantienen las dos actividades iniciadas hace un mes, tanto la exposición en el Bizkaia Areetoa, como los juegos interactivos.
Toda la información en la Página web de la Zientzia Astea
Indarrak ikertzen
Dakizuenez, EDIA proiekturako ikas-sekuentzia batzuk egiten gabiltza eta gure aurtengo helburu nagusia euskaratzea izan da. Sekuentzia guztiak DBHko 2.mailako Fisika eta Kimikako gaiak lantzen dituzte, erronka didaktiko desberdinen bidez. Pandemia dela eta, pentsatzen dugun baina astirotsogoa doa, baina espero dugu laster FKko gai guztiak izatea. Gogoratzen dizuegu proiektuari generikoki "ikertzen" deitzen zaiola, eta erronka zientifikoak eskaintzen dituela. Gehienak, benetako laborategiko ikerketak dira, beste batzuk, simulazioak eta jolasak. "Indarrak ikertzen", proiektu honen laugarren proposamen didaktikoa da, eta euskaraz dagoeneko eskuragarri dago webgunean. Hurren estekan deskargatu ahal duzue: Baliabide osoaren deskarga, edo "elp" fitxategia, materialean bertan, Fitxa teknikoan dagoen estekan. REA honek 16 erronka aurkezten ditu, edukiei buruzko 5 ataletan antolatuta: indarrak eta bektoreak, ukipen-indarrak, urrutiko indarrak, grabitate-indarra eta indarren aplikazioak. Guztira 30 ikas-saio egiteko materiala dago, zuek, irakasleek zuen gustokoa aukeratzeko. Lehenengo hiru atalek indarren izaera bektoriala eta horien neurketa-unitateak jorratzen dituzte, baita indar mota desberdinak ere. Lehenik eta behin, kontaktu-indarrak ikertzen dira, eta, ondoren, urrutiko indarrak, simulazioen laguntzarekin eta eguneroko egoeretan aplikatuta. Laugarren atalean, garrantzi bereziko indar gisa, grabitate-indarra. Horretarako, simulazioak erabiltzen dira, modeloekin lan egiten da eta grabitatearen balioa ere kalkulatzen da sakeleko telefonoaren laguntzarekin. Azken atala, Indarren aplikazioak, makinen munduan sartzeko eta indarrei buruzko ezagutza ingeniaritzaren eta diseinuaren munduan aplikatzeko da. Orain arte "ikertzen" proiektuaren barruan kaleratutako baliabideak ondorengoak dira: Jarduera zientifikoa / La actividad científicaMateriaren propietateak / Propiedades de la materiaSistema materialak / Sistemas materialesIndarrak / FuerzasMovimiento
Lurraren bihotzeraino, plaken tektonika lantzeko proiektua
Proiektu hau ez da berria, bere urteak ditu. Instituto batean garatu nuen orain direla 5 ikasturte, A ereduan (beraz, gaztelaniaz) eta, benetan, ikasleen artean arrakasta handia izan zuen. Handik geroztik, hainbat eta hainbat irakaslek beren ikasgeletan erabiltzeko baimena eskatu didate eta beti emaitza onekin. Pandemia dela eta, lehenengo hiruhilabete honetan ikastaro telematiko bat egin nuen eta, honen ondorioz, ikasitakoa ikas-sekuentzia batean islatzea izan da azken ekoizpena. Beraz, proiektua berreskuratu, euskaratu eta modu digitalean lan egiteko moduan landu dut.
Emaitza Sites honetan daukazu: LURRAREN BIHOTZERAINO.
Bi atal nagusitan sailkatuta dago:
2)Bidaia bera. Bidaia Google-maps-mapa baten bitartez irudikatuta dago. Mapa honetan eta pausoz pauso, ikas-ibilbide osoa dugu. Mapa agertzen diren etapa desberdinetan, eginkizunak zehaztatzen dira. Eginkizun hauen emaitzak bidai-bitakora (lan-koadernoa) batean idazten dira.
- Zientzialariak gara? Jarduera honetan sazizientzia-teoria bat aurkezten da (Lurra hutsaren teoria) bideo baten bidez. Ikasleek, irakasleak zuzenduta, noski, bideoko baieztapenak modu kritikoan aztertu behar dituzte, zientziaren izakerari jarraituz. Halaber, teoria honen kontrako argudioak izateko hipotesiak botatzen dituzte. Bidaiaren azken lanabesaren bidez, dena ikasita eta gero, jarduera berreskuratzen da.
- Baseak. Lehendabiziko jarduera hauetan teoria lantzen dute. Horretarako bidaiak proposatzen die ikasleei Donostin, Bilbon, Gasteizen eta Irunean dauden zientzia-base batzuetatik pasatzea, benetako bidaia egiteko motxila ondo jantzita izateko asmoz. Era honetan, Donostiko basean Lurraren bareno egitura aztertzen da, eredu estatikoa eta dinamikoa azaltzen. Bilbon, laborategiko esperimentu erraz batzuk egieta proposatzen zaizkie, kontinenteen jitoa demostratzen duten konbekzio-korronteak eta materialen dentsitatea egiaztaratzeko. Gasteizen, lurrikara eta sumendi-mapa kartografiatu behar dute, gero, Iruneko basean plaken teorian murgiltzeko. Derrigorrezko jarduerez gain, errepasatzeko edo sakontzeko beste batzuk proposatzen dira.
- Hurrengoan, "bidaiatzen" atalean, plaken muga desberdinetatik pasatzen dira. Muga bakoitzean bere deskripzio geologikoa zein galdera batzuk planteatzen dira. Halaber, toki batetik bestera pasatzeko, enigma txiki bat deszifratu behar dut.
EDIA proiektuko HBI berria euskaraz: Higidura ikertzen
Irudia: Higidura ikertzen
Beste sarrera batzuetan esan dugun bezala, aurreko ikasturtean, Berritzeguneko hiru kide, irakasleentzat benetan baliagarria izan zitekeen proiektu batean murgildu ginen. Era honetan, EDIA proiekturako ikas-sekuentzia batzuk garatzen egon gara DBHko 2.mailako Fisika eta Kimikari zuzenduta. Espero dugu ikasturte honetan arloaren ikasgai guztiak kaleratzea EDIA proiektuan. Honetaz gain, hasieratatik, gure beste helburetariko bat euskaraz ere eskuragarriak izatea izan zen, eta jada lehenengo 5 ikas-sekuentzia itzulita eta berikusiak daude.
Gogoratzen dizuegu proiektuari generikoki “ikertzen” deitu diogula eta ez direla ohiko unitate didaktikoak, ezta proiektu handiak ere, baizik eta, sekuentzia guztietan arloetarako erronka didaktiko proposatzen dira, gure "arazo egoerak" bezalako planteamenduarekin, zientzia arloari begira, ikerketan oinarritutako ikasketa (Inquiry based learning) bultzatuz. Erronka bakoitza ikerketa-jarduera gidatu batzuk erabilita ebazten da, eta ikasleek ekoizpen bat garatzeari begira daude: laborategiko ikerketa,, txosten zientifikoa, horma-irudiak, ahozko aurkezpenak...
Higidura ikertzen, bosgarren HBI euskaraz, 11 erronka aurkezten ditugu, edukiei buruzko 4 ataletan antolatuta:
Gorputzen higidura
- Hegan noa. Higiduraren oinarrizko kontzeptuak lantzeko jarduera multzoa, hala nola ibilbidea, desplazamendua eta erreferentzia-sistemak.
- Lasterketa-animaliak. Jarduera honetan, animalia batzuen abiadurak aztertzen eta jolas moduan, abiadura-unitateen bihurketak birpasatzen dira.
Abiadura
- Azkar zabiltza? Zenbateraino?: Pertsona baten azkartasuna zer magnitude fisikoren mende dagoen ondorioztatzeko ikerketa.
- Nork ordainduko du isuna? Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren bide-tarteko radarrak aitzakia bat aztertu behar den ibilgailuen batez besteko abiadura lantzeko. Ikasleek, aseguru-etxeetako perituen lana egingo dutegu, istripu-txosten bat egiteko.
HZU
- Ibilian frogatzen da higidura : Erronka honen bidez, higidura zuzen uniformea ikertzen da modu esperimentalean, ikasgelan, laborategian, jolastokian nahiz etxean. Esperimentu guztiak grabatu eta dokumentatuko dira.
- HZU: simulazioa. Ikasleek modu gidatuan lan egingo dute hiru simulazio digitalekin, HZUaren grafikoetan trebatzeko..
Abiadura-aldaketak
- Laguntzen al du fisikak trafiko-istripuak murrizten? Ikasleek zenbait esperimentu egin eta bideo batzuk ikusiko dituzte, gure erreakzio-denbora eta ikusmena motela direla frogatzeko.
- Gainazal labainkorrak. Ikasleek marruskadura-indarrak ikertuko dituzte, eta objektuen higidurari nola eragiten dioten aztertuko dute.
- Indarra eta azelerazioa. Ikasleek, lehenik, Google-ren Science Journalaplikazioa eta horren azelerometroa erabiltzen ikasiko dute. Aplikazioko azelerometroa nola erabili ikasi ondoren, beren autoa eraiki, eta indarraren eta azelerazioaren artean zer erlazio dagoen ikertuko dute.
- Truko itzelak. Zortzi esperimenturen bidez, ikasleek, beste kurtso batean magia moduan aurkezteko truko «zientifiko» batzuk prestatuko dituzte.
- Autotxokeetako bizipenetan oinarrituz, talkak baliagarriak izango zaizkigu Newtonen bigarren eta hirugarren legeak modu dibertigarrian aztertzeko.
Orain arte kaleratutako gaiak:
"Ikertzen" bildumako beste HBI berri bat: Investigando el calor
Irudia: INVESTIGANDO EL CALOR
Orain dela gutxi, Cedec-eko blogean, EDIA proiektuaren barruan garatzen ari garen "Ikertzen" bildumari buruzko artikulu bat kaleratu da. Artikulu honetan orain arte argitaratutako ikas-unitateen aipamena eta laburpena egiten zen, proiektua euskaraz ere egiteko asmoa dagoela azpimarratzen.
Hasieretatik gure helburetariko bat, DBHko Fisika eta Kimika arloari erronka didaktiko moduko baliabideak ematea izan da, irakasleek haien gustokoa edo beren ikasgelarako egokiena ikusten duten aplikatzeko aukera izan dezaten, Apurka paurka, arlo osoko kurrikuluma osotzen joan gara, baina itxialdia dela eta, ekintza pilo bezala, proiektua moteldu da. Geratzen diren bi ikas-sekuentzien artean, bat atzo bertan atera zen eta bestea ateratzear dago. Euskerako bertsioak ere "labean dugu". Guztira 7 materiala izango dira.
Sarrera honetan, azken ekoizpenaren aurkezpena egin nahi dut: INVESTIGANDO EL CALOR
Termometroaren historia, oreka termikoa, beroaren eraginak eta propagazioa, laborategiko ikerketen, simulazioen eta erronken bidez planteatzen dira, denak garatuta eta ebaluazioarekin lagunduta. Guztira 12 erronka dira, ikasgelako 23 saioetarako. Beti bezala, Hezkuntz Baliabide Irekia denez, deskarga dezakezue, zure ordenagaiulen izateko: Acceder al recurso y descargar
Orain arte garatutako "Ikertzen" bildumako baliabideak gogoarazten dizkizuet.
Reseña en castellano, en el blog de mi compañera Elvira González: Naturzientziak blog
"Ikertzen" bildumako azken balibidea: Investigando la energía
Orain direla egun batzuk, blog honetan, gure "Ikertzen" proiektua aurrera zihoala komentatu nuen. Gaur bertan azken ikas-sekuentzia argitaratu da Cedec-eko EDIA proiektuko web-orrian: "Investigando la energía". Proiektu honekin DBHko 2.kurtsoari dagozkien Fisika eta Kimika arloko edukin guztiak landu ahal ditugu erronka didaktikoen bitartez. Material bakoitzean ikerketak egiteko proposamen didaktikoak aurkezten dira, irakasle bakoitzak bere ikasgelera gehien egokitzen dena aukera dadin.
Energia gaian, klaseko 23 saiotarako materiala dago. 12erronkak planteatzen dira, 5 ataletan banaturik: energia, energiaren neurria, eraldaketa eta kontserbazioa, energia-iturriak eta PISA progak.
Beti bezala, balibide irekia izanda, deskarga ere librea da, ondorengo estekan: descargaLaster euskaraz ere izatea espero dugu. Honetan gaude.
Orain arte garatutako "Ikertzen" bildumako baliabideak gogoarazten dizkizuet.
Castellano:
- Investigando la actividad científica
- Investigando Las propiedades de la materia
- Investigando los sistemas materiales
- Investigando fuerzas
- Investigando el movimiento
- Investigando el calor
- Investigando la energía
Euskaraz:
- Ikertzen: Jarduera Zientifikoa
- Materiaren propietateak ikertzen
- Ikertzen. Sistema materialak
- Ikertzen: Indarrak
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Hace unos pocos días comenté en este blog que nuestro proyecto "Investigando" iba hacia adelante. Hoy mismo se ha publicado, dentro del proyecto EDIA del Cedec, la secuencia didáctica: "Investigando la energía". Con ella queda completada el área de Física y Química de 2º de la E.S.O. Podemos trabajar todo el currículo mediante retos didácticos. En cada recurso se proponen retos y estrategias variadas para que el docente pueda elegir la más conveniente para su clase.
Como es habitual, siendo un recurso abierti (REA), su descarga es también libre, en el siguiente enlace: descarga
Esperamos disponer de estos dos últimos materiales en euskera próximamente.
Os recuerdo los recursos de la serie "Investigando" que ya están publicados:
Castellano:
- Investigando la actividad científica
- Investigando Las propiedades de la materia
- Investigando los sistemas materiales
- Investigando fuerzas
- Investigando el movimiento
- Investigando el calor
- Investigando la energía
Euskaraz:
- Ikertzen: Jarduera Zientifikoa
- Materiaren propietateak ikertzen
- Ikertzen. Sistema materialak
- Ikertzen: Indarrak
STEAM proiektuak garatzeko Web-orria
STEAM proiektu bat garatu ahal duzue? Berritzegunekideek laguntzen zaituztegu Sites berri baten bidez!!!!
Aste honetan, ikastetxe publikoentzako STEAM proiektuen deialdia atera da. Deialdi honetan, laugarrena izanda, STEAM proiektuen beraien eboluzioa dela eta, aldaketa nabarmen batzuk gaineratzen dira. Aldaketen helburu nagusia benetako STEAM "filosofia"n sakontzea da, hots, kurrikulumarekin lotura gehiago izatea (eta dagokien konpetentziak, noski), diziplinartekotasunean aritzea, benetako metodologia ikertzailea erabiltzea, ikasleen bokazioak lantzea (batez ere neskengan), proiektua bukatu ondoren, ikasleen konpetentzia-mailaren neurketa kontutan hartzea eta gizarteak dituen benetako erronka zientifiko-teknologikoetara hurbiltzea.
Guzti hau kontutan hartuta, STEAM proiektu bat martxan jarri nahi duten ikastetxe guztiei laguntzeko asmoz, (berdin da deialdian parte hartzea ala ez, edota publikoa edo itunpekoa izatea), Berritzegunekideek Web-orri bat garatu dugu: STEAM proiektuak. Nahiz eta beste webgune batzuk erreferenteak ditugun, hala nola, STEAMgunea, STEAM Euskadi Ekimena edo Berritzegune Nagusiko STEAM Hezkuntza; proposamen berri honetan beste ikuspuntu desberdin batetik abiatu gara: ikastaro moduko antolakuntza.
Webgunean bost atal aurkitzen ditugu, prestakuntza- ibilbidea markatzen dituenak, Atal bakoitzean edukiak definitzen dira, informazioa, diapositiben bitartez, ematen da, baliabide ugari aipatzen dira eta, azkenean, jarduera bat proposatzen dizuegu. Era honetan, apurka apurka, gure STEAM proiektuak forma har dezake, lehendabiziko sentsibilizaziotik proiektuaren garapen osoa lortzera.
- 1.MULTZOA: STEAM. Atal honetan STEAM proiektuen ezaugarriekin hasten gara, zer dago sigla hauen barruan, historia, eboluzioa, gizartearekiko eta hezkuntzarekiko lotura.
- 2. MULTZOA: baldintzak. Ikastetxearen antolamendua, koordinazioa, disziplinartekosuna.
- 3. MULTZOA: Generoa. Genero ikuspuntua nola landu, programak, proposamenak.
- 4.MULTZOA: adibideak. STEAM proiektuak lantzeko metodologia, testuinguru aproposak, planifikatzeko pautak eta proiektuak zein ideiak ateratzeko web-gune pilo eta STEAMgunean dauden azken Ikastetxeen esperientziak. Halaber, orain martxan dauden lehiaketak eta ekimenak.
- 5.MULTZOA: deialdia. Azkenean, proiektuaren deialdiaren laburpen bat egiten dugu eta I.eranskina betetzeko eredua eskeintzen da.
- SAKONDU. Atal honetan handik edo hemendik aizean geratzen diren gai batzuk daude, metodologia, esteka interesgarriak eta azken STEAM Euskadi Topaketak barne.
Dena den, ez da beharrezkoa ibilbide osoa lantzea. Zuen interesa, esate baterako, bokazio zientifiko-teknologikoak neskengan nola landu baldin bada, 3.multzoa soilik har dezakezue. Proiekturako ideiak izan nahi badituzue, 4.multzoan informazio guztia aurkituko duzue. Deialdia aztertu besterik ez, ba 5.multzora jo. Sites-a prestatuta dago proiektu bat zerotik hasteko edo atal bateko gaian sakontzeko.
Espero dugu baliagarria izatea.