Quantcast
Channel: ZIENTZIABERRI
Viewing all 434 articles
Browse latest View live

ZT prestakuntza: Sites berria

$
0
0

 

Ikasturte pandemiko honetan egindako prestakuntza digital bat behin bukaturik, librea uzten dut. Zientzietako arloetan erabilgarriak izan diren baliabide digitalak eta proposamen didaktikoak landu ditugu.

ZT prestakuntza

  • Funtzezko alderdiak eta programazioak. Ikasturtearen hasierako lana, programazioak egokitzeko aholkuekin.
  • Metodologia ingurune digitalean. Testuinguru berezi honetan kontutan hartzeko alderdi metodologikoak
  • Etxeko ikerketak. Ikasleek beren etxean bertan garatu ahal dituzten esperientziak eta metodologia
  • Simulazio eta laborategi birtualak. Arlo zientifikoetena eta matematikan erabiltzeko primerazko balibide digitalak.
  • Bidai birtualak. Interneten bidez nabigatzen, hainbat erronkak planteatzen dira.
  • Jarduera kooperatiboak. Talde kooperatiboetan landu daitezkeen jarduera batzuk
  • Diapositibei etekina ateratzen. Guztiok erabiltzen ditugun diapositiben aurkezpenen beste erabilera
  • Jolasak. Jolas digitalak sortzeko aplikazio nagusiak (pasadenborak, flash-cards, Scape rooms...)

 Guztiok espero dugu birus desagertzea eta gure bizitza normaltasunean eramatea (lana barne). Hala eta guztiz, hemen agertzen diren proposamen gehienak erabilgarriak izango dira klase presentzial arrunt batean.


DBHko Biologia eta Geologia arloa lantzeko proposamen didaktikoak

$
0
0

 

 

Urte oso bat pasatu da pandemiarekin elkarbizitzen. Ikasleak eta ikasleak on line lan egitera ohituratu gara. Pasa den urtetik hona asko ikasi dugu, ze remedioa! Aurten, Berritzeguneen aldetik, gehien bat irakasleen prestakuntza digitalean zentratu gara, bai tresna digitalei buruzko ikastaroak ematen (Oinarrizko konpetentzia digitalak, Google Suite, eXeLearning...), bai metodologiaren erabilpena eta moldaketa testuinguru digitaletan. Iaz, ekainan hain zuzen ere, gure lehenengo urratzak (eta presatuak, garai hartan dena bezalakoa) eman genituen eta hainbat material lagungarri (behintzat hau izan zen helburua) eskeini genien ikastetxeei. Balibideen artean, bi argitalpen hauek: 
  • Digital moduan erabiltzeko arloen proposamen didaktikoak
  • Udarako jarduerak. 

Bietan parte hartu nuen eta materiala Sites batean bilduta utzi nuen. Baina, jarduera batzuk han geratu ziren, garatu barik, eta orain, berreskuratu eta gaurkotu ditut. Hona hemen emaitza:

DBHko Biologia eta Geologia arloa lantzeko proposamen didaktikoak

Bilmuma honetan Biologia eta Geologiarekin zerikusirik duten proposamen didaktiko garatuak daude, baita ikas-jarduera solteren bat ere. Batzuk irakasle baten baliabidera zuzentzen dira, estekatuta. Beste batzuk nire proiektuetatik aterata eta egokituta. Lan honetan eskaintzeko berriak era badaude.

Pena da lan pilo eskatu zuen bilduma hau Odeian ahaztuta besterik ez geratzea, batez ere, ihazko eta aurtengo esperientziez elikatu gara digitalizazio esparru honetan gure lana hobetzeko. Ikasturtea amaitzear dago, baina datorrena helduko zaigu eta, agian, proposamen artean, baten bat baliogarria izango da edo ideia bat emango digu.


STEAM digitala: gure arloetako baliabideak Sites komun batean

$
0
0

 


 Ikasturte honetan, Berritzegunetako ZT eremuko aholkulariak lan-talde batzuek eratu et jotake lanean ari gara. Ikasturte berezia izan da guztiontzat, prestakuntza zein aholkularitza-ekintza gehienak telematikoak garatu behar izan dira eta, honen ondorioz, egia esan, pilo ikasi dugu. Nolabait, egoera pandemiko honek trebetasun digitala areagotzera behartu gaitu eta, halaber, baliabide digitalak ondo erabiltzeko (metodologiarekin bat eginda) kontuarazi digu. Horregatik, Berritzegunekideen talde batek Web-orri bat eraiki eta edukinez bete dugu, bere helburu nagusia, ikasitako guztiarekin, arloetarako metodologiaren gakoak, tresnak eta jarduera digitalen bilduma eskeintzea izanez.

 STEAM: JARDUERA DIGITALAK

Sites bost ataletan antolatuta dago:

1.- Metodologia: metodologia testuinguru digitalean erabiltzeko irakasleentzako gako nagusiak, ebaluazioaren kontzeptua eta ingurune digitalizatuetan hartzen duen garrantzia, ikasleen motibazioa nola pizteko eta mantentzeko aholkuak, nola egin jarduera kooperatiboak on line, erabilgarriak diren tresna digital orokorrak eta gure arloetako nabigatzaileen luzapenak eta App-ak.
 

 2.-Zientziak. Atal honetan azaltzen dira arlo zientifikoetan erabili ahal ditugun proposamen didaktiko digitalak, bai etxean, bai ikasgelan garatzeko: esperimentuak, simulazioak, ibilbide birtualak, diapositiben erabilpena, telefono muginkorraren bidezko ikas-jarduerak, gamifikazioa eta jolas digitalak, bideokanal interesgarriak eta zientzia-dibulgatzaileak.

3.- Matematika. Arlo honetan kontzeptu eta prozesu hobeto ulertzeko baliabide digitalen bilduma daukazue: ThatQuizz, Geogebra, Graspable Maths...Halaber simulazio matematikoak, irakasleek egindako bideotutorialak eta bidokanal interesgarriak. Gainera, irudien edo bideoen bidez plantea ditzekegun egungo estrategia metodologiko batzuk.
  

4.-Teknologia. Aurreko ataletan bezala, teknologian lantzeko gailu digitalen bilduma egiten da, lau atal nagusitan banandu: marrazketa, zirkuitoak, makinak eta programazio-robotikoa. Berton webguneak zein App-ak aurkituko dituzue.

5.-Artea eta STEAM. Lotura honetan kokatzen diren proiektuak eta baliabide digitalak eskeinzen dira: ikas-jarduerak, tailerrak, web-orriak, esperimentuak, ikasgelako proiektuak,  musika praktika, entzumena eta sorkuntzarako programak, joko interaktiboak, App-ak eta museo birtualak.

Ikusiko duzuenez, ezinbesteko materiala ikasgelan erabiltzeko. Beraz, momentu honetan, ikasturtearen amaieran, hedapena baino ez dugu egin nahi (badaezpada, norbaitek begirada bat bota nahi badio), baina, datorren ikasturtean baliabide guzti hauen aurkezpena egitea izango da gure nahia.

STEAM proiektu nabarmena: Koldo Mitxelena BHI

$
0
0

 


Datorren ikasturterako STEAM proiektuen ebazpena (ikastetxe publikoak) argitaratu da. 157 proiektu aurkeztu dira aurten, zenbaki harrigarria, STEAM hezkuntzan ze interesa dagoen erakusten duena. Benetan, STEAM proiektuen "filosofia" erakargarria da ikastetxeentzat, honen bidez diziplinarteko proiektuak, gaitasunen eta XXI.mendeko trebetasunen garapena, gizarteko erronkei erantzuna eta abarrekoak baimentzen dituelako. Eta guzti hau, gure arloetan hain zaila den bokazio zientifikoa pizten!

Ikasturtea honetan, STEAM proiektuetan sartu nahi duten ikastetxeen kopurua ikusita, Berritzegunekideok SITES bat eraiki dugu, proiektuen diseinuan laguntzeko asmoz. Baina, nahiz eta STEAMgune toki ofizialean deialdiko ikastetxeen esperientziak aipatuta dauden, oraindik, proiektuen deialdia sortu zenetik, urte batzuk pasa barru, adibide falta botatzen dugu. Beraz, blog honetan eredugarriak izan daitezkeen batzuen erreferentzia egiten saiatuko naiz. Noski, aldez aurretik nik neuk ezagutu behar ditut eta hori bakarrik lortzen da proiektua Sarean baldin badago. Hemendik zuen proiektua Interneten partekatzera animatzen zaituztet.

Lehenengo sarrera honetan  Koldo Mitxelena BHI-ri tokatzen zaio txanda. Ikastetxe guztiak bezala, azken urte hontan STEAM proiektuak hasi eta, apurka apurka, doitzen joan dira, aurten, STEAMsare ekimeneko partaideak izan arte. Proiektu desberdin eta oso interesgarri batzuk aurrera eramaten badituzten ere (Sustraiak, Kutxa Magikoa), nik espazioaren ikerketarekin zerikusirik dauden beste batzuetan zentratu nahi dut.

 Koldo Mitxelena STEAM proiektuak

1.-Espazioaren astea (Batxilergoan), bideoa. Espazioari buruzko erakusketa batean islatzen diren ikerketak.

2.-Let’s go to Mars eTwinning proiektua (DBH2). ESERO-ren proposamen didaktikoak jarraitzen, Martera heltzen diren astronautentzat, bizi-baldintzak aztertu ondoren, bizilekuen diseinuak eskalan egiten dira Tinkercad programarekin eta 3D Inprimagailuan inprimatzen dira.

3.-KMSAT: 2017an hasi zuten proiektua, Europako Espazio Agentziaren ekimena den CANSAT lehiaketan parte hartzeko helburuarekin (bideoa). Erronka honetan, ikasleek reskagarri lata baten tamainako satelite txiki bat eraiki eta martxan jarri behar dute. Aurten Koldo Mitxelenako Koldosat taldea EAE-ko irabazlea izan da.  Eta institutuoa prest dago beste ikastetxe batzuei aholkularitza emateko!!!


Horretaz gain, eTwinning-an ere parte hartzen dute proiektu desberdinetan: Koldo Mitxelena BHIko eTwinning proiektu guztiak. Aipagarriak Code WeekErreakzio fisikoak eta kimikoak eta albiste faltsuen detektagailua.

"Gelatik Mundura" Jardunaldia

$
0
0

 

Datorren astean, irailak 29 eta 30, Gasteizeko Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian (Lakua), "Gelatik Mundura" Jardunaldiak ospatuko dira, beren gaia ikas-konpetentziak izanik.

Pandemiaren egoera dela eta, nahiz eta pertsona batzuk presentzial moduan egon daitezen, eduki osoa streaming-aren bidez ikusi ahal izango da. Programa oso interesgarria, hizlari adituak eta Etapa guztietako ikastetxeen esperientziak entzuteko aukera paregabearekin, haien artean STEAM-praktika onak:
  • STEAM proiektu: ikuspuntu inklusibotik. San Martin HLHI, Gasteiz
  • Eguzki-Hozkailua jasangarria. Somorrostro Heziketa zentroa. Muskiz. Zientzia Azokako aurkezpena.
  • AirRactor. Uribarri BHI, Basauri.
  • Let´s go to Mars. Koldo Mitxelena BHI. STEAM proiektuak
Jardunaldien Web-orria: Gelatik Mundura

Izenematea (Streaming bidez): Berritzegune Nagusiko txokoan






Elhuyar Zientzia Azoka: 21-22: prestatzen hasi

$
0
0

 



Aurten ere, Elhuyarrek bere ohiko Zientzia Azoka antolatzen du.  Nahiz eta izenematea 2022ko urtarrilean irekiko den, komenigarria da proiektua aldez aurretik prestatzen joatea: ikerketaren gaia erabakitzea, taldeak eta abar. Azoka Bilbon ospatuko da maiatzen aldean. Partehartzeko oinarriak bere web-gunean daude. 

Ikasturtean zehar, betiko moduan, ikasleen eta irakasleen trebatzeko saioak egongo dira. Bitartean, informazio osoa eta zalantzak argitzeko, Azokaren web-orrira ere jo dezakegu

Hemendik lehiaketa honetan partehartzera animatzen zaituztet. Ekimen batzuetan epaile izan naiz eta, benetan, zientziarekiko gazteen ilusioa nabarmentzen da. Aldi berean, proiktuetan oinarritatuko ekintza izanda, konpetentziak garatzeko aukera paregabea, batez ere STEAM-arenak.




Beroa ikertzen: beste EDIAko proiektua euskaraz

$
0
0

 


Orain dela bi urte, Berritzegunekide batzuek "Ikertzen" proiektua hasi genuen, Cedec-eko EDIA  proiekturako. Hasieratik, gure asmoa eta helburu nagusia izan zen proiektu hauek esukaraz ere izatea eta, apurka apurka, gauzatzen ari gara. Gaur beste ikas-sekuentzia argitaratu da EDIAn: Beroa ikertzen

Dakizuenez, "Ikertzen" proiektu-bilduma honen bidez, DBHko 2.kurtsoari dagozkien Fisika eta Kimika arloko edukin guztiak landu nahi izan ditugu erronka didaktikoen bitartez. Erronka didaktikoak, ikerketa moduan planteatuta, proposatzen dira, baina azken hitza irakasleak dauka, bere ikasgelara gehien moldatzen dena aukeratu ahal duelako.

Beroa gai honetan, 12 ikerketaren proposamena dago (ikusi sarrera honen oinan dagoen "canvas"-a) eta honekin bakarrik geratzen da gai bat bilduma osotzeko. Espero dugu laster energia gaia ere euskaraz izatea.

Beroa ikertzen

Beti bezala, baliabide irekia izanda, deskarga ere librea da, ondorengo estekan: descarga

Eta, azkenean, orain arte garatutako "Ikertzen" bildumako baliabideak gogoarazten dizkizuet.

Euskaraz:

Castellano:

 


Elhuyarren Zientzia Azoka: prestakuntza-saioak

$
0
0

 


Pandemiaren gogorrena behin pasaturik, hezkuntza-ekintzak beren jatorrizko modura, presentiala, bueltatzeko nahian daude. Haien artean, noski, Elhuyarrek urtero antolatzen duen Zientzia Azoka. Baina aurten, pare hartze gehiago sustatzeko asmoarekin, irakasleentzako prestakuntza-saio batzuk antolatu dituzte.

Saio hauek azaroan bertan on line, ZOOM-en bidez, eskeiniko dira eta, Azoka berean parte hartzeko prozedura jakinarazteaz gain, STEAM proiektuen adibideak ere zabalduko dira. Lau ikastaro dira guztira, 


1- Nola egin STEAM proiektuak eta zientzia-azoka batean parte hartu. Bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendutako trebakuntza honetan STEAM proiektuetan aritzeko oinarriak, irakasle eta ikertzaileen testigantzak, praktika onak eta zientzia-azoketan parte hartzeko aukerak aurkeztuko dira. Data eta ordua: azaroaren 16a (16:30 - 18:00). Beasaingo La Salle (irakaslea), Bilboko Ingeniaritza eskola (ikertzailea)

2- STEAM proiektuen praktika onak: ikastetxeko baratzea proiektuak egiteko Ibarrekolandako ikastetxean baratzearekin proiektuetan nola lan egiten duten azalduko digute bertako irakasleek, eta zientzia-azoka batera aurkezteko ideiak emango dira. Data eta ordua: azaroaren 22a (16:30 - 17:30).  IES Ibarrekolandako ortuko Atxurra koadrila.

3- STEAM proiektuen praktika onak: CO2 neurgailuaren prototipoa. Bilboko Unamuno institutuan CO2 neurgailuaren prototipoa nola garatu zuten ikasleek azalduko da, eta zientzia-azoka batera aurkezteko ideiak emango dira. Data eta ordua: azaroaren 23a (16:30 - 17:30).  Beñat Erezuma, Getxoko Berritzeguneko ZT eremuko aholkularia.

4- STEAM proiektuen praktika onak: mikrobiologiako proiektuak bigarren hezkuntzan. Mikrobiologiari buruzko proiektuen adibideak emango dira Bigarren Hezkuntzarako, eta horiek egiteko prozedurak eta argibideak aurkeztuko dira, baita zientzia-azoka batera aurkezteko ideiak ere. Data eta ordua: azaroaren 25a (16:00 - 17:00). EHUko Medikuntza Fakultateko Mikrobiologia Saila.

Informazioa eta izen-ematea: Elhuyarren Zientzia Azoka

Energia ikertzen, azken "ikertzen" bildumako HBI-a

$
0
0

 


Orain direla hiru urte, Berritzegunetako kide batzuek,  EDIA proiektuaren barruan kokatzen den lan bat hasi genuen, ilusio handiz. DBHko 2. mailako FK arloaren kurrikuluma oinarria harturik, eta Hizkuntz Baliabide Irekiez baliatuz, kurtso osoko materialak ekoitzea izan zen helburu nagusia. Baina gure asmoa ez zen beste testu liburu bat garatzea, ezta lan-proiektu erraldoia ere, irakasleengan konfiantza daukagu, zuek oso ondo ezagutzen duzue nola jokatu ikasgelan; irakasleei, kurrikulum osoa biltzen duten ikas-egoeren bilduma, erronka moduan planteatuta, eskeintzea baizik. Eta buruan, hau bezain inportantea den beste helburu bat ere geneukan, baliabideak euskaraz izatea. Era honetan jaio zen "ikertzen" proiektua. 

Hiru urte pasa barru, pandemiaren eten batekin, bilduma bukatzea lortu dugu. Sarrera honetan, azken ekoizpenaren aurkezpena egin nahi dizuet: Energia ikertzen

Zazpigarren HBI-REAk besteek duten antolakuntza jarraitzen du. Erronka didaktikoak planteatzen dira, proposamen eta jarduera desberdinetan jolasten: ikerketak, simulazio digitalak, irakurmen zientifikoak, PISA-gaiak... Guztira 11 proposamen, 23 saio, zuek, irakasleek, aukeratzeko eta zuen ikasgelara moldatzeko. Arro sentitzen dugu eta ez da gure azken lana izango.

Hona hemen bilduma osoa.  Hurrengo pausoa zuei dagokizue, ikasgelara eramatea. Honela bada, hemendik gogor eskatzen dizuegu zuen balorazioa gurekin partekatzea, hobetzeko bidea irekitzen da beti. 

CastellanoEuskera
Investigando la actividad científicaIkertzen: Jarduera Zientifikoa
Investigando Las propiedades de la materiaMateriaren propietateak ikertzen
Investigando los sistemas materialesIkertzen. Sistema materialak
Investigando fuerzasIkertzen: Indarrak
Investigando el movimientoInvestigando el calorHigidura ikertzenBeroa ikertzen
Investigando la energíaEnergia ikertzen


EDIA proiektua eta Fisika-Kimikarako HBIak

$
0
0


Pasa den azaroan EDIA proiekturako egin genuen "Ikertzen" bilduma osotu zen. DBHko 2. mailako FK arloaren kurrikuluma garatuta dago Hizkuntz Baliabide Irekien bidez. Kurtso osoan erabiltzeko erronka didaktikoen eta ikas-egoeren bilduma, ikerketa moduan planteaturik.

Blog honetan honi buruzko erreferentzia ematen joan naizen arren, material hauek, ea ikasgelan erabiltzen diren zalantzarekin geratu zaigu. Badakigu, EDIA proiektuaren webean argitaratu zelako, IES Enric Soler i Godesen (Benifayó) "jarduera zientifikoa" baliabidearen moldaketa egin zutela, ikerketa batzuk gaineratzen, beraz, irakasle guztientzako materiala aberasten.

EDIA proiektuaren helburuetariko bat irakasleen sareak lortzea da. HBirekiek baimentzen dute bere erabilera zuzena, baita deskarga eta moldaketa ere. Era honetan, irakasle batek bere ikasgelan erabiltzen badu, esperientzia praktikoa izateaz gain, baliabidea aberasteko aukera du, beste ideiak edo iradokizunak ematen edo ataza berriak asmatzen. Eta, noski, azken pausoa, beste irakasleekin partekatzea izango lirateke.

Tamalez, orain arte ez dugu euskarazko materialei buruzko erabilpenaren berririk izan, beraz bururatu zaigu, Berritzegune Nagusien bidez, materialen aurkezpena- hedapena egitea, modu telematikoan. Pasa den ostegunean burutu genuen eta, hau sorpresa! 75 irakasleek izena eman zuten eta ebaluazio ona jaso dugu. Horrek esan nahi du, behintzat, interesa dagoela, ez da? Oso posik gaude eta, orain, zuen feed-backa jasotzea gustatuko litzaiguke, zuen ideiak, moldaketak, hausnarketak, iradokizunak, ebaluazioa...den dena ongietorria izango da.

Erabilitako diapositibak partekatzen ditut. Aurkezpenean, proiektuaren eta baliabideen informazio osoa duzue, baita eskuratzeko moduak ere.


HBIak pdf-an

$
0
0

Pasa den abenduan, gure Fisika eta Kimikari buruzko HBIak saio telematikoaren bidez aurkeztu genituen. Handik aurrera, irakasle batzuek ea "paperez" eskuratzea posible den galdetu didate. Bai, HBI baliabide guztiak deskargagarriak dira, guztietan "Fitxa teknikoa eta deskarga" atalean, gure ordenagailura jaisteko auekera dugu, baina, hori bai, beti berriro irekitzeko eXeLearning programa instalatuta izan behar dugula kontutan hartuz. Ba, baliabidea irekitzean, beste formato batzuetara pasatu ahal ditugu, haien artean "inprimitu" aukera klikatuz, pdf formatoa. Era honetan paperez erabil ditzakegu. 

Guzti hau errazteko, nire web-orrian pdf fortamu honenpean dituzue guztiak "Deskargagunea" atalean.  

Hablamos de nuestros REA-s: Webinar

$
0
0

Bueno, pues después de haber realizado la presentación en euskera, el Cedec-Intef ha iniciado una serie de Webinars para difundir todos los recursos del proyecto EDIA y a nosotras nos ha tocado ser las primeras en romper el hielo. Esta sesión, de una hora de duración, ha quedado grabada en Youtube, En ella hablamos sobre dónde encontrar los recursos que ya hemos terminado para Física y Química de 2º de ESO (además de mencionar los 4 proyectos que ya hicimos hace unos años para 3º), qué bases metodológicas han sido las utilizadas, nuestra opinión sobre las ventajas que aporta al profesorado y al alumnado y la experiencia de aula de la profesora Aurora Marco, que los ha empleado y los ha enriquecido.

Nos ha encantado observar que ha tenido bastantes visualizaciones, ahora lo importante es que os animéis a llevarlos a clase, ya que son propuestas didácticas muy flexibles que podéis introducir en vuestra programación habitual. Con el parón que ha supuesto la pandemia, comenzamos ahora una nueva etapa con mucha ilusión para 1º de ESO...ya estamos en ello.



Emakume zientzialarien eguna 2022

$
0
0
Jatorria: UNESCO

Urtarrila bukatzear dago eta datorren otsailaren 11an berriro datorkigu "Emakume eta neska zientzilarien nazioarteko eguna". Unibertsitatek, Ekarteak eta beste entitate batzuk mugitzen ari dira  ekintza ugari anlolatzen. Nik nire aportazio xumea egin nahi dut hurrengo diapositiben bidez, non sentzibilizazioa egiteko baliabidea batzuk azaltzen ditudan.


Zientziaberri ixten da

$
0
0

Denbora pasatzen da eta nirea ere bai. Erretiroa hartu dut eta hemendik aurrera web-helbide hauetan aurkituko nauzue:

Twitter: @PilarEtxebarria

Nire Sites: Pilar Etxebarria

 

Viewing all 434 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>