Irudiaren jatorria: EIMA
IRALEko web-orrian R ikastaroen emaitzak, irakasleen ekoizpenak, argitaratzen dituzte bere "Material Didaktikoa" atalean. Noizean behin begirada bat ematea ez dago gaizki, benetan, oso lan onak eta ikasgelan erabilgarriak daudelako. Sarrera honetan lan berrien erreferentzia egin nahi dut, Matematika arloan, nahiz eta bi Mateguay blogean ere jada komentatuta zeuden😀.
- Eñaut Zearra: Matematika bizia. DBHrako eduki eta jarduerak bitxiak daude, bereziki “Zenbakiak” eta “Geometria” gaien ingurukoak, baina proposamena sei atal didaktikoan dago banatua: “Matematika eguneroko bizitzan”, “Bitxikeriak”, “Matematika eta magia”, “Matematika, film eta telesailetan”, “Matematikaren giza aurpegia” eta “Emakumea eta matematika”
- Xiomara Geruzaga: Funtzioetatik ekuazioetara, bidaia proiektua / Gida didaktikoa. Proiektu hau DBHko 1.mailako zenbakiak, proportzioak, funtzioak eta ekuazioak lantzeko sortu da, konpetentziak eta askotariko adimenak kontuan hartuta. Proiektuan ikasleek bidai bat antolatu behar dute 5.000 euro aurrekontuarekin. Arloenarteko lana da, bakoitzak bere ikuspuntutik. Distantzien neurketa, garraiobideen konparaketak, prezioak, hotelak, janaria, bisita turistikoak, aurrekontua eta diru-trukea lantzen dira. Ekoizpenak portfolio batean islatzen dute. Ebalauzio atal ere interesgarria da: egunerokoa, aurregulatzeko txantiloiak eta errubrikak.
- Orlando Elorrieta: DBHko 1mailako matematika erronketan oinarrituta ( ZIP fitxategia). 10 egoera problematikoak 1. mailako eduki-multxoak lantzeko. Euskal Herriko geografia, ahiturak eta pertsonaiak edukiak lantzeko atzikiak dira .
- Enrique González: hiru "Klik" aplikazioa. Aljebra, Pitagorasen teorema eta Zenbakizko proportzionaltasuna eta ehunekoak
- Amaia Jimeno: DBH 1 eta DBH 2rako Matematikari buruzko bideoak: Ehunekoak: 1. bideoa | Ehunekoak: 2. bideoa | Ehunekoak: 3. bideoa | Geometria: 1. bideoa | Geometria: 2. bideoa | Geometria: 3. bideoa | Zenbaki osoak: 1. bideoa | Zenbaki osoak: 2. bideoa | Zenbaki osoak: 3. bideoa | Zenbaki osoak: 4. bideoa
- Arantza Ondarra: Aljebra eta Kalkulurako materialak. Batxilergorako apunteak eta ariketak.