Ikasturte honetan, Berritzegunetako ZT eremuko aholkulariak lan-talde batzuek eratu et jotake lanean ari gara. Ikasturte berezia izan da guztiontzat, prestakuntza zein aholkularitza-ekintza gehienak telematikoak garatu behar izan dira eta, honen ondorioz, egia esan, pilo ikasi dugu. Nolabait, egoera pandemiko honek trebetasun digitala areagotzera behartu gaitu eta, halaber, baliabide digitalak ondo erabiltzeko (metodologiarekin bat eginda) kontuarazi digu. Horregatik, Berritzegunekideen talde batek Web-orri bat eraiki eta edukinez bete dugu, bere helburu nagusia, ikasitako guztiarekin, arloetarako metodologiaren gakoak, tresnak eta jarduera digitalen bilduma eskeintzea izanez.
STEAM: JARDUERA DIGITALAK
Sites bost ataletan antolatuta dago:
1.- Metodologia: metodologia testuinguru digitalean erabiltzeko irakasleentzako gako nagusiak, ebaluazioaren kontzeptua eta ingurune digitalizatuetan hartzen duen garrantzia, ikasleen motibazioa nola pizteko eta mantentzeko aholkuak, nola egin jarduera kooperatiboak on line, erabilgarriak diren tresna digital orokorrak eta gure arloetako nabigatzaileen luzapenak eta App-ak.
2.-Zientziak. Atal honetan azaltzen dira arlo zientifikoetan erabili ahal ditugun proposamen didaktiko digitalak, bai etxean, bai ikasgelan garatzeko: esperimentuak, simulazioak, ibilbide birtualak, diapositiben erabilpena, telefono muginkorraren bidezko ikas-jarduerak, gamifikazioa eta jolas digitalak, bideokanal interesgarriak eta zientzia-dibulgatzaileak.
3.- Matematika. Arlo honetan kontzeptu eta prozesu hobeto ulertzeko baliabide digitalen bilduma daukazue: ThatQuizz, Geogebra, Graspable Maths...Halaber simulazio matematikoak, irakasleek egindako bideotutorialak eta bidokanal interesgarriak. Gainera, irudien edo bideoen bidez plantea ditzekegun egungo estrategia metodologiko batzuk.
4.-Teknologia. Aurreko ataletan bezala, teknologian lantzeko gailu digitalen bilduma egiten da, lau atal nagusitan banandu: marrazketa, zirkuitoak, makinak eta programazio-robotikoa. Berton webguneak zein App-ak aurkituko dituzue.
5.-Artea eta STEAM. Lotura honetan kokatzen diren proiektuak eta baliabide digitalak eskeinzen dira: ikas-jarduerak, tailerrak, web-orriak, esperimentuak, ikasgelako proiektuak, musika praktika, entzumena eta sorkuntzarako programak, joko interaktiboak, App-ak eta museo birtualak.
Ikusiko duzuenez, ezinbesteko materiala ikasgelan erabiltzeko. Beraz, momentu honetan, ikasturtearen amaieran, hedapena baino ez dugu egin nahi (badaezpada, norbaitek begirada bat bota nahi badio), baina, datorren ikasturtean baliabide guzti hauen aurkezpena egitea izango da gure nahia.