Quantcast
Channel: ZIENTZIABERRI
Viewing all 434 articles
Browse latest View live

Herritar Zientzia

$
0
0


Ciencia ciudadana 1

Azken urte hauetan zientzia laborategietatik atera da herritarrengandik hurbiltzeko asmoz. "Denontzako zientzia" kontzeptu honetatik abiatuta, pertsonei zientzia erakargarriagoa eta ulergarriagoa aurkeztea izan da helburua,  kultura zientifikoa benetan demokratizatzea.

Lehenengo saikera Zientzia Azoken bidez gertatu zen eta, handik geroztik, ekimen pilo garatu dira erakusketak, lehiaketak edo hitzaldien bidez. Egun, Internetek baimentzen duen lan kooperatiboa baliatuz, azken joera "Herritar Zientzia" eskura dugu.

Herritar Zientzia proiektuetan, guztion artean ikerketa batean parte hartzeko aukera dugu, datuak neurtzen eta datu-base batera bildaltzen. Modu honetan, adibidez, hegaztien populazioa, gaixotasun baten hedapena edo ibaien kutsaduraren kontrola errazten da eta naturaren ardura edo zientzia ikerkuntzak egiteko grina gehiago zabaltzen dira gizartean.

Ekimen kopurua gero eta gehiago hazten dabil, bai  udalak,  bai unibertsitateak, bai enpresa pribatuak...hauen atzean. Hona hemen batzuk: 
  • Mosquito Alert appMosquito Alert: eltxoek trasmititzen dituzten gaixotasunak kontrolatzeko ekimena
  • Ibercivis: aurrekoa bezalakoa Espania eta Portugalen artean: Aqua (uraren kloroa), Wilson zenbaki lehenak, Gripenet (griperen intzidentzia hiri batean)...Material didaktikoa.

  • Ciencia clandestina.Cordobaren udalak bultzatutakoa, 6 zientzialariren graffitiak egitean zetzan.
  • Ornitho: Aranzadi Zientzia Elkartearen iniziatiba, Euskadiko hegaztien biodibertsitea.

Esteka interesgarriak:

Prest Gara Ikastaroak: bigarren txanda irekia

$
0
0
Resultado de imagen de formacion profesorado


Hila honetan Prest Gara Ikastaroetan izenemateko bigarren txanda hasten da, irailaren 12tik 30era arte, biak barne. Aldi berean Plaza libreak dauzkaten ikastaroetan ere apuntatzeko aukera dago.

Eskaera telematikoki egin daiteke, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han

Beraz, ondorengo ikastaroak ditugu gure arloetan:

Plaza libreak:
  •  781Experimentación en Física y Química: actividades prácticas para el aula y el laboratorio.Fitxa ikusi
  • 786Matemáticas de Bachillerato fundamentales en Ingeniería. Fitxa ikusi 
  • 787Matematika aberatsa gelan, Wiris eta Wirisquizzes. Fitxa ikusi
  • 789Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin. Fitxa ikusi
  • 790Redes y Entornos Personales de Aprendizaje en las áreas científicas. Fitxa ikusi 
  • 791Una metodología basada en la resolución de problemas matemáticos para la ESO y el Bachillerato. Fitxa ikusi 
  • 792Zientzia ikasgelan: Zelulen zatiketa, ernalketa eta kutsadura. Fitxa ikusi
  • 796Globo estratosferikoaren bidezko fisika irakaskuntza. Fitxa ikusi
  • 902Biomimética: Lecciones de la Naturaleza. Fitxa ikusi
  Bigarren txandakoak:

  • 151Applets y tareas enriquecidas para un aula creativa de Matemáticas. Fitxa ikusi
  • 154Construyendo juntos el site del profesor de Matemáticas  . Fitxa ikusi
  • 156Experiencias para desarrollar la competencia científica en Física . Fitxa ikusi
  • 161Geogebra gelan.Fitxa ikusi 
  • 162Geologia praktikoa. Fitxa ikusi
  • 157FreeCAD, diseño e impresión 3D. Fitxa ikusi
  • 166Kimikako lan praktikoetatik ikerketaren bidezko ikaskuntzara. Fitxa ikusi
  • 167Matematika interaktiboak. Fitxa ikusi
  • 168Microbiología práctica: actividades de laboratorio. Fitxa ikusi
  • 169Moodle Matematikan eta Zientzietan .Fitxa ikusi
  • 170Nanotecnología: El gran reto de lo pequeño. Fitxa ikusi
  • 171Oinarrizko gaitasunak garatzea esperimentazio zientifikoaren bidez: APQUA proiektuaren “Plastikoak.Fitxa ikusi
  • 173Problemak ebazten kalkulagailua eta kalkulu orriaz lagundurik. Fitxa ikusi
  • 172Papiroflexia para aprender y disfrutar. Fitxa ikusi
  • 177Trabajar por proyectos en el aula de Matemáticas: ejemplos y propuestas. Fitxa ikusi 
  • 265Diseño de actividades científicas basadas en indagación: ILS. Fitxa ikusi 
  •  B32Alfabetatze ekologikoa. Fitxa ikusi
  • B34Ekosistemen zerbitzuak eta giza ongizatea Euskadin. Fitxa ikusi
  • B35Energia eta Eskolako Agenda 21. Fitxa ikusi
  • B36Google Classroom & Matematika. Fitxa ikusi
  • B37Klima Aldaketa ikasgelan, oraingo erronka. Fitxa ikusi
  • B41Zer da Eskola Agenda 21 proiektua?. Fitxa ikusi

Programazio didaktikoa / Programación didáctica

$
0
0


Iaz, Berritzegune Nagusikideek, ikuskaritzarekin bat, Heziberrik bultzatzen duen metodologia ardatza izanda, programazioak burutzeko orientabideak garatu zituzten (ezaugarriak, osagaiak, araudia...). Aurten, dokumentu berri bat atera da informazio zehatzarekin.



Dokumentua ikasturtearen haiserako antolakuntzan aipatzen da, 54.orrialdean, hain zuzen ere, 2.3.6, c. atalean, mintegi didaktikoen bilerak eta zereginak; eta, orientabideak emateaz gain, programazioak egiteko txantiloia proposatzen du.

Bereziki, programazioaren elementu berriei ematen diote indarra: oinarrizko zeharkako gaitasunak,  oinarrizko diziplinagaitasunak eta arazo-egoerak / integrazio-egoerak; baita elementu hauek ikasgelatzeko metodologia eta ebaluazio egokia ere. Gomendio nagusiak:
  • Zeharkako gaitasunak ikasteko prozesuan integratzea, beraz,  programazioan zehar ere bai
  • Arazo-egoera bat ikasturteko, gutxienez, egitea eta arazo-egoerak oinarri dituen ikaskuntza bat diseinatzea
  • Eginkizunen arabera erregulartasunez lan egitea
  • Lan kooperatiboa estrategia didaktikoaren baliotasuna kontutan hartzea
  • Ebaluatzeko era berriak inplementatzea
  • Gaitasunaren ebaluazioa adierazteko  mailak gomendatzen dira: hasierakoa, erdikoa eta aurreratua, eta ikasturte honetan mailak zehazteko indikatzaileak garatuko direla aipatzen da.
 Ondorengo taulan Heziberriren ikuspuntua laburtzen da oso ondo:


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

El curso pasado los compañeros/as del Berritzegune Nagusi, junto con inspección, desarrollaron unas orientaciones ( características, componentes, normativa...) para realizar las programaciones teniendo en cuenta la metodología que impulsa el plan Heziberri 2020. Ahora se ha publicado un documento nuevo con información más detallada.


Este documento se menciona en la página 55 de la organización de principios de curso,  (punto 2.3.6, c, reuniones y tareas del departamento didáctico) y facilita, además de orientaciones, una plantilla ejemplo para hacerlas.

Se incide especialmente en los nuevos elementos de la programación: competencias disciplinares y transversales y las situaciones problema / de integración; así como en la metodología y evaluación coherente con sus planteamientos. Se indica:
  • Incorporar las competencias transversales en los elementos de toda la programación
  • Realizar al menos una situación problema por curso e ir diseñando un aprendizaje basado en ellas.
  • Trabajar regularmente por tareas 
  • Considerar eel aprendizaje cooperativo como estrategia didáctica
  • Implementar nuevas formas de evaluación
  • Se recomienda también indicar la evaluación de competencias mediante tres niveles de logro: inicial, medio y avanzado. Se menciona que los indicares de logro se irán desarrollando este curso.
En este cuadro se resume la visión de Heziberri:

Lehiaketa: "Zure janaria ez da hondakina" / Concurso: "Tu comida no es un resíduo"

$
0
0
Concurso

Hiri Hondakinen EAEko Koordinazio Organoak (HHKO), datorren azaroaren 19tik 27ra ospatuko den  Hondakinak prebenitzeko europako astean, bideolehiaketa interesgarria antolatu du. Hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta, "sortzen ditugu hondakinen bolumena nola murriztu" gaiari buruzko bideoa prestatu ahal dute mugikorrarekin, bideokamerarekin edo kamera digitalarekin.
Garrantzitsuena parte hartzea da,  gizartea sentsibilizatzeko helburuari erantzuteko ideiak ematearen bidez.

Lehen aukeraketa gainditutako bideo guztiak Facebook orrian ipiniko dira, eta "Atsegin dut" gehien jasotzen duen taldearen bideoak sari berezia eskuratuko du. Horretaz gain, irabazleak egongo dira kategoria batzuetan.
Beste edizioetan aurkeztutako bideo batzuk (gehiago HHKOren kanalean) :

DBH: Floreaga Salestar Ikastetxea (Azkoitia)

 

Batxilergoa: Inmaculada Ikastetxea (Bilbao)

 


---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------



Concurso

El Órgano de Coordinación de Residuos del País Vasco (OCRU) ha organizado un concurso de vídeo para jóvenes de entre 12 y 18 años, dentro de la Semana Europea de la Prevención de Residuos, que se celebrará el próximo noviembre, del 19 al 27. 

El concurso consiste en hacer un vídeo con el tema "cómo reducir el volumen de residuos y desechos que generamos",  con móvil, videocámara o cámara digital. El objetivo es aportar ideas para sensibilizar a la sociedad. Todos los vídeos preseleccionados serán subidos a una página de Facebook  y el grupo cuyo vídeo reciba más “Me gusta” tendrá un premio especial. Además, habrá premios para los ganadores de cada categoría.

Contacto:  ocru@ihobe.net

Algunos ejemplos de vídeos de otras convocatorias (más en  el canal de la OCRU) :

ESO: Colegio Floreaga Salestar (Azkoitia)

 

Bachillerato: Colegio Inmaculada (Bilbao)  

6. Bizitza Zientifiko Topaketa / 6º Encuentro de Vidas Científicas

$
0
0
Resultado de imagen de encuentro vidas científicas 2015 eureka

Aurten ere, Eureka! Zientzia Museoak "6. Bizitza Zientifikoak" ekimena antolatu du. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako jarduera, zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileen arteko topaleku izatea bere helburu nagusia da. Topaketetan ikasleek zientzia eta teknologiako profesionalei galderak egiteko eta iritziak trukatzeko aukera izan dute

Jardunaldia hobetzeko asmoz eta ikasle gehiagok parte hartu ahal izan dezaten, aurten bi jardunaldi antolatu dira: urriaren 24an eta azaroaren 7an. 
  Gehienez ikastetxe bakoitzeko gela bat bere irakaslearekin batera. Aurreko edizioetan parte hartu ez dutenek Lehentasuna izango dute. Erreserbaren konfirmazioa Urriak 5ean bidaliko da.

 ................................................................................................................................................................

Este año de nuevo el Eureka! Zientzia Museo  organiza el "6º encuentro vidas científicas", dirigido a estudiantes de 4º de Eso y Bachillerato, teniendo como objetivo el poner en contacto alumnado con personas que trabajan en el ámbito científico. Nuestros alumnos/as tendrán la oportunidad de preguntar y compartir opiniones con profesionales de la Ciencia y la Tecnología.

Esta curso se han organizado dos sesiones: 24 de octubre y 7 de noviembre.
Podrán participar solo un aula por centro, acompañada de su profesor/a. Los centros que no hayan participado en otras ocasiones tendrán prioridad. El 5 de octubre se enviará la confirmación.
 

Somos científicos, sácanos de aquí

$
0
0
Resultado de imagen de somos científicos sacanos de aqui

El Proyecto  " Somos científicos, sácanos de aquí" (les hubiese quedado mucho mejor si hubiesen puesto un título mas coeducativo,  hacemos ciencia, por ejemplo) es una iniciativa de su pionero británico “I’m a Scientist" , disponible en castellano gracias a la Obra Social “la Caixa" en su página web  somoscientificos.es. 
Consiste en una actividad gratuita en la que estudiantes de entre 10 y 18 años interactúan con científicos a través de internet a través de chats de texto, haciendo preguntas y votando para que su favorito gane un premio de 500 euros que se emplea para divulgar su trabajo. Es una competición entre científicos/as, en la que el alumnado hace de juez. También se dará un certificado y un cheque regalo a aquellos estudiantes que hayan planteado preguntas o comentarios interesantes.
El próximo evento se desarrollará del 7 al 18 de noviembre y la inscripción está disponible hasta el 3 de octubre en esta dirección. Sólo se necesitan ordenadores con acceso a internet y un poco de dosis de entusiasmo por la ciencia.

Toda la información en: Somos científicos, sácanos de aquí

Jakinduriek mundue erreko dau

$
0
0
 Resultado de imagen de Jakinduriek Mundue Erreko dau

Zientzia eta Bertsolaritza nahasketa ona? Bai zera!, Bertsozientzia! Iaz ospatu zen lehendabiziko aldiz Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik eta aurte ere bere jarraipena izan du atzo larunbatean, Bilboko Bizkaia Aretoan. "Jakinduriek mundue erreko dau" ekimenaren bidez, zientzialariak eta bertzolarien arteko topaketan,  zientzia ezaguerak hedatzeko modu bikaina gauzatu da.

Gaiak onrorengoak izan dira: nanokimika, hauteskunde-inkesten gorabeherak, biharko eguraldiaren iragarpena eta gure osasunean eragiten duten faktoreak. Hamar minutuko hitzalditxo bat entzun ondoren, bertsolariek  zientzia-gaiei kantua jarri diete, harrigarria benetan.

Hona hemen laburpen-bideoa. Eta esteka honetan bideo guztiak.

Mila esker Aida / Gracias Aida

$
0
0
Noizean behin ikasle bikain batekin egiten duzu topo eta Aida de los Ríos hauetariko bat da. Iaz ezagutu nuen, Ikastetxe batean egiten saiatu nintzen proiektu batean DBHko 2. mailan. Porrotara joan zen proiektua, tamalez, ikasleen motibazioa lortu ez nuelako. Bat izan ezik, Aida, beti posik, edozertarako prest, ezinbesteko sormena duen neska. Bere irakasle batek esan zidan bideokanala propioa zuela. Blog honetan aipatu nahi dut pasa den "Zientzia Klip" lehiaketan ondorengo bideoa aurkeztu zuenlako ¡eta sarituta egon zen! Bikaina benetan. Mila esker Aida.

 

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
De vez en cuando te encuentras con una estudiante excepcional y Aida de los Rios es una de ellas. La cococí el curso pasado, tratando de llevar adelante un proyecto en 2º de ESO, un proyecto que, desgraciadamente no llegó a buen término, no logré la motivación del alumnado. Excepto de una, Aida, siempre contenta, dispuesta a todo, con una increible creatividad. Uno de sus profesores me dijo que tenía un Videocanal propio. Quiero mencionarla en este blog por haber participado ¡y ganado!  en la pasada edición del concurso "Cientzia Clip" con este magnífico vídeo. Muchas gracias Aida.

Zientzia Klip: bideo irabazlea / Vídeo ganador de Ciencia Clip

$
0
0
111111
Aurreko sarrera batean Aidaren bideoa aipatu nuen eta orain, ¡ sorpresa!, beste zonaldeko irakasle baten bideo aurkitzen dut Zientzia Klip lehiaketaren irabazlea. Javi  Mendía eta beren ikasleak  Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra eta Guillermo Hurtado (Gaztelueta Ikastetxea, Leioa) nanoteknologiari buruz hizt egiten. Zorionak!!!

En una entrada anterior comenté el vídeo de Aida eta en esta, ¡oh sorpresa!, me encuentro con que el ganador del concurso ha sido uno sobre nanotecnología de los alumnos Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra y Guillermo Hurtado (Colegio Gaztelueta, Leioa), dirigidos por su profe Javi Mendía. ¡Felicidades!!!

Zientzia Lehiaketak / Concursos de ciencias

$
0
0
Beno, ez bakarrik lehiaketak, baizik eta ekimenak orokorrean. Bilduma bat egin eta Pinterest- taula batean kokatu dut. Gehiago ezagutzen dituzue?

Bueno, no solo concursos, sino también eventos relacionados con las Ciencias. He recopilado los que conozco en un tablero de Pinterest. ¿Sabeís de alguno más?


Berriro martxan Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak

$
0
0
 theme.kaioa.logo.alt

 https://sites.google.com/site/hamaikahaizetara/_/rsrc/1321621476011/config/1321621475552.jpg

Aurten ere Berritzegune Nagusiak "Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak" ekimena luzatzen digu. Hau Hezkuntzatik DBHra parte hartzeko aukera dugu proiektu desberdinetan, aproposak konpetentzia ugari lantzeko, bai zeharkakoak, bai arlokoak, gure ikastetxeetan bertan edo beste batuzekin bat lankidetzan.

Proposamenak:


Benetan pena da, azken bi proiektu hain polita izanda, gure arloetan partaidetza gutxi izatea. Gure hiriek eta herriek, historiaz gain, natura eta matematika aztertzeko ere ezinbesteko aukera ematen digutelako:  landareria, berdeguneak, izaki bizidunak, kontaketak, neurriak, geometria, simetria, kutsadura...Hona hemen batzuk:
Anima zaitezte!!!




Matemáticas y uso de la TIC

$
0
0

Gracias a mi compañera Ana Basterra, he descubierto a Sergio Darías. Sergio es un profesor canario de matemáticas que usa las TIC en el aula desde hace 10 años y, como otros muchos docentes, ha ido evolucionando hacia un uso efectivo de las mismas, quitándoles poco a poco el protagonismo para convertirlas en algo cotidiano dentro de las situaciones de aprendizaje. Su nombre ha sido resaltado en las noticias educativas por conseguir el 1º premio nacional de estadística, con tres de sus alumnos y alumnas del IES Los Realejos de Tenerife. Para profundizar en su estupendo trabajo os recomiendo:

  • Escuchar su Ponencia en el congreso TIC TSP 2015 , dónde reflexiona sobre cómo estamos utilizando las TIC y hacia dónde queremos ir con ellas. Muestra una evolución de trabajos realizados por su alumnado en los últimos 10 años, comentándolos con sentido crítico. Un resumen en el siguiente vídeo.
  • Mirar en su blog "Los flash de Sergio", para encontrarnos, además de artículos y enlaces, con su trabajo de aula. Un ejemplo:

Zientzia Astea 2016

$
0
0

 

Zientziaren jakin-mina duzu? Orain zure aukera da! Zientzia Astea berriro datorkigu, urtero bezala, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik,  adin guztietako pertsonek zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko. Tailerrak, erakustoki zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, janari-dastatzeak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkituko dituzu Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Kursaalen eta Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan, azaroaren 2tik 6ra bitartean, XVI. Zientzia Astean.
logo_esp 
Bihar, astelehenean, 17an,  hasten da Zientzia Astean antolatzen dituzten eskola bisitak izenemateko epea. Era berean, modu partikularrean tailerrak edo ibilaldietan parte hartu ahal duzu.

Maker Faire Bilbao

$
0
0

Maker Faire "Maker" mugimenduko  azoka handia da Euskadin. Orain dela hiru urte  lehenengo edizioa ospatu zen arren,  Makersak ez ziren asetzen eta ekimena gero eta kategoria handiagoa  hartzen joan da, "Mini Maker"tik benetako "Maker"era pasatzen. Aurtengo azoka Bilbon ospatuko da azaroak 18, 19 eta 20an Zorrozaurre auzoan,   Artiach gaileta fabrika zaharrean.

Aurten gainera, Txoko Skate eskola, Zirkozaurre, PiuGaz Bilbao rokodromoa eta 6. Pabelloiako aretoko artisten partaidetza ere izango du.

Azokak mota guztietako lagun erakartzen du: teknologizakeak, artisauak, zientzialariak, garajeko asmatzaileak...Maker zara? Hau da zure aukera!

Bilbao Maker Faire-ren web orria
Proiektuak aurkezteko inskripzioa



Kimika Bizirik / Química en acción

$
0
0
 Resultado de imagen de https://kimikabizirik.wordpress.com

Aurten ere bai EHUk Kimika Bizirik ekimenaren deialdia luzatzen digu. Kimika Bizirik DBHko 4. mailako ikasleentzat zuzenduta dago eta 2017ko urtarrilak 16tik 20ra, biak barne, garatuko da Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategietan, beren irakasleen tutoretzapean.

Zeregin honen helburua da ikasleak kimikarekin eta Ingeniaritza kimikoarekin lehen esperientzia izatea, gai hauenganako zaletasuna sustatzeko asmoarekin. Beraz, gai hauekin zerikusi duten  saiakuntzak burutuko dituzte, landuko diren kontzeptu teorikoak laburki azaldu ostean.

Saioen iraupena 3,5 ordukoa da, eta goizez (9:30-13:00) edo arratsaldez (15:00-18:30) ospatzen dira. Bi saio paralelo daude, euskaraz eta gazteleraz. Talde bakoitzean ikasle kopuru handiena 12 da, eta derrigorrezkoa da jatorrizko ikastetxeko irakasleren batekin etortzea. Saioak produktiboak izan daitezen, nahitaezkoa da jatorrizko ikastetxeko irakasleak Kimika edo antzeko irakasgaia ematea.

  • Izen ematea irekia egongo da 2016ko azaroaren 14tik 18ra, Kimika Bizirik web-orrian: Kimika Bizirik
    Informazio gehiago: Jose Luis Ayastuy- 946012619

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

"Ciencia en acción" se pone de nuevo en marcha este curso en la UPV. Dirigido a alumnado de 4º de ESO, tiene como objetivo acercar la química y la ingeniería química a los jóvenes. Para ello, después de escuchar breves explicaciones teóricas,  realizarán diferentes esperiencias y experimentos en los laboratorios de la  Facultad de Ciencias y Tecnología de la Universidad. 

Se admitiran grupos de 12 alumnos y alumnas, acompañado de un docente

Se desarrollará del 16 al 20 de enero del 2017, en sesiones de 3.5 horas, de  9:30-13:00 o por la tarde de 15:00-18:30. 
  • La inscripción se abrirá en noviembre, del 14 al 18 incluidos, en la página web de Kimika Bizirik: Kimika Bizirik
  •  Más información: Jose Luis Ayastuy- 946012619
https://kimikabizirik.files.wordpress.com/2011/09/cropped-chemistry-copia4.jpg

TxokoZientzia

$
0
0

Atzo "TxokoZientzia" ikastaroaren 1.saioa garatu dugu Berritzegunean."Ilargia" izan da landutako gaia, txoko bakoitzean ikuspuntu desberdinetatik ikusita. Era honetan hezkuntz gaitasunak garatzeaz gain, eta prestakuntzaren helburuari jarraituz, hainbat estrategia metodologikoak landu ditugu, hala nola, ikas kooperatiboaren dinamikak, pentsamenduko trebeziak lantzeko antolatzaile grafikoak edo ikas-autoerregulazioarako autoebaluazioa.


Ikasleekin burutzeko 7 txoko landu ditugu: Photocall, digitxoko, matetxoko, esperimentatu,  eskuz, elkartxoko eta astroirudia. Azkenean, 8.txoko batean - partekatuz- irakasleak bildu gara gure inpresioak eta iradokizunak elkartrukateko.

Erabilitako baliabideak eta materialak ondorengo web-orrian daude:

TxokoZientzia

Zientzia Astea, aurten ere bikaina

$
0
0
dinosaurio-erak-01transbordador-del-niagara-en-1916

Atzo XVI. Zientzia Asteari hasiera eman zioten EHUko Paraninfoan. Aurreikusten da 6.500 ikasle inguru erakustokietan eta erakusketan pasatuko direla, beren irakasle batekin lagunduta. Ziur Bigarren Hezkuntzako gazte pilok disfrutatuko duten han aurkitzen diren esperimentuekin eta demostrazioekin. Ohiko txokoak izateaz gain, aurtensorpresa batzuk ere aurkezten dizkigute:
  • Turiasaurus riodevensisdinosaurioa, Europako dinosaurorik handiena, Bizkaia Aretoan ikusteko aukera daukagu  azaroaren 27ra arte. Azaroaren 7tik aurrera bisita gidatuak antolatu dira, astelehenetik ostiralera, Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzat eta partikularrentzat. Hain zuzen ere, ikastetxeen bisitak ordu erdikoak izango dira, eta 9:00, 10:00, 11:00 eta 12:00etan egin ahal izango dira. Partikularrentzako bisita, berriz, 18:30ean izango da. Bisita egin ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea turiasaurus.otri@ehu.eus emailean.
  • "Leonardo Torres Quevedo, ingeniari unibertsala" izeneko erakusketa ikusi ahal izango da. Bisita orduak hauexek dira: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara. 
  • Zientzia Cluba: Umorea, musika, eta jakina, zientzia asko, erakargarria, atsegina eta entretenigarri. Hiru saio egingo dira: Bilbon (Bizkaia Aretoa), ostegunean, azaroak 3, 19:00etan; Gasteizen (Bibat Museoa), ostiralean, hilak 4, 19:00etan; eta Donostian (Kursaal), larunbatean, hilak 5, 19:00etan. Ez da izenik eman behar, baina kontuan izan leku kopurua mugatua dela. 
  •  Hitzaldiak, erakusketak eta ibilbide didaktikoak. Oraindik plaza libre batzuk geratzen dira.

 Zatoz zientzara!!! 



Tailerra: Gazteei ikerketan eta proiektugintzan nola lagundu

$
0
0
Resultado de imagen de el huyar zientzia azokaResultado de imagen de el huyar zientzia azoka

ElHuyar-ek antolatzen duen prestakuntza interesgarri baten berri ematen dizuet: 

"Gazteei ikerketan eta proiektugintzan nola lagundu"

Dakizuenez, ElHuyar-ek bultzatuta, urtero "Zientzia Azoka" ekimena antolatzen da. Azoka 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ikasturtean zehar ikerketa-proiektu bat landu behar dute (Unibertsitateko ikertzaileen laguntzarekin), gero, maiatzaren 6an,  Bilboko Plaza Barrian ospatuko den azoka batean aurkezteko.Izena emateko epea irekita dago esteka honetan.

Zientzia Azokak historia luzea duenez (2004tik aurrera hain zuzen), gaur egun esperientzia pilo eskura dauzkagu zientzia eta teknologiako proiektuak egiten laguntzeko. Eta, hain zuzen ere, ElHuyarreko lagunek honen inguruko prestakuntza antolatu dute.
Beste aldetik, Heziberriren Zientzia-kurrikulumean, bere eduki-multzo batean ikerketa proiektu bat garatzea aipatzen da. Beraz, aukera ezinhobea.
Prestakuntza tailer moduan antolatuta dago eta hauexek dira beren datuak:
  • Datak: azaroaren 22 eta 23an
  • Ordutegia: 9:30-13:00
  • Nori zuzenduta: zientzia, matematika eta teknologiako irakasleak
  • Tokia: Boluetaberri eraikina, 3. solairua
  • Hizkuntza: euskara
 Informazio osoa (programa eta inskripzioa) hemen.
 

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

$
0
0
Resultado de imagen de situaciones problema ideas 

Programazio berriak ("arazo-egoera" batekin) egin beharra dugunez, azken bolada honetan Berritzegunean eskera pilo jaso ditugu ondorengo galdera honenpean eginda: Arazo-egoeren adibideak, nondik atera?

Nire zalantza da ea zer dagoen galdera honen atzean. Susmatzen dut irakasle batzuek pentsatzen dutela arazo egoerak  "enpaketatuta" dagoen produkto didaktikoak direla eta, benetan pentsamendu honek ez daukat zerikusirik Heziberriren planteamendu pedagogikoekin. Azaro-egoeraren kontzeptua argi dugu buruan? Ez dut uste.

Arazo-egoeren metodologiaren azpian, ikas-sekuentzia modu ikertzaile batean antolatzeko ideia dago. Hau da, sinple moduan adierazita, ikasleei aldez aurretik erronka didaktiko bat planteatu eta gero, ikasgelan garatzen dugun ikas-jardueren sekuentziak ikasleek beraiek erronka hau irtenbideratzeari begira antolatu behar dugu; eta sekuentzia honi dagokion prozesu ikertzailea ekoizpen batean islatu behar da. "Ikas-sekuentzia" aipatzen dudanean, kontzeptu zabalaz ari naiz, noski,  ikas-unitate batekin parekatu ahal da (errezena) edo ez. Agian gai potolo baten aurrean,  azpigaietan, bakoitzak ikertzeko egoera batekin, antolatzea komeni zaigu. Edo, irakasle ausartiak bagara, denbora gehiago (eta arazo-egoera gehiago ere bai) eskatzen duen proiektu zabalagoari ekin ahal diogu.

Beraz, indarra jartzen da erabiltzen ditugun estrategia metodologikoetan eta ez material didaktikoetan. Esan nahi dut, edozein baliabide analogikoa edo digitala, (testu liburua, irakaslearen azalpenak eta jarduera klasikoagoak barne) baliogarria dela, ikas-jardueren planteamendua modu honetan antolatzen badugu. Hau da baldintza bakarra. Orduan, zergatik sortzen da "material berezia" izan behar dugun ideia hori?, orain irakasleok "gure material propioak" sortu behar dituguna?, ez gaude buturik sano edo zer?

Mamia sekuentzia propioa antolatzean datza eta horretarako dauzkagun baliabideak beste modu batean ordenatzea besterik ez dugu egin behar. Zergatik ikusten dugu geure burua ezgai? Non dago koska?

Nik uste dut benetan  falta zaiguna ideiak direla. Ideiak, bai, ez materialak. Ziur nago  edozein irakaslek, ideia on batekin buruan eta laupabost estrategia metodologiko eraginkorrekin eskupean, normalean erabiltzen dituen materialak eta baliabideak aprobetxatuz, sekuentzia bikainak montatzeko gai dela. 

Nondik atera ideiak? Beno, honetan bai hona hemen baliabide batzuk:

1) Berritzegune Nagusiko materialak: Arazo egoeren bilduma
 2) Berritzegune Nagusiko materialak:  Ikas Unitateak
Azken bi hauek digitalizatuta ere badaude: Argia / Argi-jokoak

3) Berritzegunetako ZT eremuko aholkularien bilduma: "Zientziagela egoerak". Hemen ideia ugari aurkituko dituzue gure arloetako erronka didaktikoak proposatzeko.
  • 2014-15eko ikasturtean, kurrikulumarekin bat dauden arazo-egoeren proposamenak zerrendatzen dira, edukin-multzoz multzo:Ikasturtea: 2014-2015
4) Situaciones de aprendizaje Gobierno de Canarias. Aldizkari baten bidez atazak garatzeko ideiak eskeintzen dizkigute.

5) PISA azterketetatik ere ideiak atera ditzakegu: Resolución de problemas de la vida real (matemáticas)

Dena den, nire aburuz, ideaik ateratzeko iturri nagusiak bi dira: Internet eta irakasleen taldeak.

Arazo-egoereei buruz gehiago jakiteko:




Gaztelaniaz: Situaciones problema en el ámbito CT

Leioako Berritzeguneko Jardunaldi Matematikoak

$
0
0


Pasa zen ikasturtetik ikastetxe desberdinetatik Gaitasun Matematikaz interesa iritsi zaigu. Hori dela eta, datorren azaroaren 24an Jardunaldia antolatu dugu izenburu honekin: Gaitasun matematikoa Heziberri markoan
Bi ekintza izango dira: lehenengoan, ikasgelarako materialaren erabilerari ekingo diogu, bi talde desberdinetan: bata LHkoa, Txerra B03ko aholkulariarekin eta bestea BHkoa, Jose Manuel López Irastorza Berritzegune Nagusiko aholkulariarekin. Bigarren ekintzan Mateabentura LH eta BHren arteko esperientzia azalduko dute beren arduradunek.
Viewing all 434 articles
Browse latest View live