Irudia: STEAMGUNEA
Astelehen honetan Hezkuntza Sailak ikastetxe publikorako hainbat deialdi atera ditu. Haien artean, berriro dugu STEAM proiektuak aurkezteko bat, beren hirugarren ikasturtean. Aurtengo baldintzak iazkoak antzekoak dira, prestakuntzarako eta baliabide digitalak erosteko diru-kopurua geahiago zehaztatzen da, besterik ez. Eta baloratzeko irizpide batzuen puntuazioa mugitu da pittin bat.
Proiektuen modalitateak ere iazkoak dira. Ikastetxe bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu behar duen arren, modalitateetako bat baino gehiago integratu ahal ditugu:
- Ikerketa zientifikoan edota teknologikoan ardaztutako proiektuak. Modalitate honetan tailerrak edo lehiketa baten parte hartzeko proiektuak ere barneratzen dira.
- Matematiketan, Zientzietan, Teknologian, trebetasun artistikoan eta sormenean ardaztutako proiektu integratuak, diseinuan indarra jartzen.
- Online garatu beharreko proiektuak, ikerketa teknologiko, matematiko edota artistikoan ardaztutakoak
Gogoratu STEAMGUNEAN webgunean, proiektuen diseinua garatzeko informazio daukazuela, baita ZientziaHezkuntza Ikasgelan eta STEAM Hezkuntzan ere.
Epea: 2020ko martxoaren 3tik 30era arte, biak barne.
Eta ez dut informazio hau utzi, nire iritzi pertsonala eman gabe, hara doakizue:
- Proiektu batek Teknologia izan dezake ardatza, noski, baina, mesedez, ez konfunditu proiektu teknologiko hutsa STEAM proiektu batekin. Robotikari buruzko proiektuak bikainak dira, baina askoz gehiago beste arlo batzuekin konektatuta baldin badaude, konforme?
- Lehen Hezkuntza, nahiz eta eskola baratzak eta zientzia tailerrek joku asko ematen duten, beste proiektu desberdin batzuk garatzea posiblea dugu, ez da?
- Zientzia, Matematika, Gizartea, Ingurugiroa (Agenda 21), kultura zientifikoa...haien arteko proiektu integratu pilo garatu ahal ditugu. Azken finean, STEAM-en helburuetariko bat Zientziaren / Teknologiaren alderdi etikoak agerian jartzea da.
- Proiektu on bat antolatzeko, behar beharrezko da kurrikuluma kontutan hartzea, zeintzuk dira eduki-multzo komunak arloenarteko proiektua aurrera eramateko.
- Oso, oso, oso garrantzi handia du irakasleen koordinazioak. Atsenaldietako bilerekin ezin dugu ezer aurreratu.
- Egokiena izango lirateke ikastexeek berak proiektuetarako antolakuntza erraztatzea, hots, inplikatuta dauden arloen ordutegia jarraituan ipintzea, adibidez.
Hona hemen nire aurkezpen bat, lagungarria izan dadin. Azken diapositibetan , batez ere, lehiaketetan parte hartzeko proiektuen adibide batzuk aipatzen dira:
Eta bideo interesgarria batzuk (dena ez da robotika bizitzan honetan):
Colegio Gaztelueta:Forensic Science