Quantcast
Channel: ZIENTZIABERRI
Viewing all articles
Browse latest Browse all 434

Ninika proiektua (biologia)

$
0
0
Irudia: NINIKA
 
Amaia Urzelai eta Ane Etxegarai irakasleen lan honetan, Heziberrik sustatzen duen konpetentzia-lanari ekiten diote, argitaletxeek eskaintzen ez diguten benetako erronka didaktikoekin. Beren proiektua NINIKA deitu dute, web-orri batean eskuragarri, eta DBH3ko Biologia-Geologia arloari zuzenduta dago.

Planteatzen dituzten proiektuak bizitzako egoera konplexuak simulatzen eta bizitza errealean aplikatzeko aukerak ematen dituzte. Erabiltzen diren estrategia metodologikoak, beti euskarri digital batean: pentsamendu-errutinak, bideoak, jolasak, irakurmenak, buru-mapak, ikaskuntza-kooperatiboko dinamikak, antolatzaile grafikoak, laborategiko praktikak...Denak deskargatzeko prest. Batzuetan, transferentzia-fasean egiteko proposamen batzuk eskeintzen dizkigute.

Hurrengoak dira:
    Txertoak, bai ala ez? EITBko berri batetik abiatuta (seme-alabeei txertoa eman ez dien familia bati buruz), txertoen beharra aztertzen eta eztabadaitzen dute ikasleek. Txertoen munduan murgiltzen, metodo zientifikoa ere ikusten da. Ikasleek informazio-triptiko bat garatu behar dute, urtero Osakidetza, ikastexeen bidez, familientzako txerto- kanpainaren informazioarekin batera gaineratzeko.

     Gure zelulak ondo elikatuta al ditugu? Zelula eta ehunak gaietatik abiatuta, dieta orekatua eta elikagaiak lantzen dira. Ikasleek egun bateko menu osasuntsu eta erakargarria pentsatzen  platerrak prestatzen eta, bideo baten bidez, aurkezten dute.

    Patata frijituaren bidaia. Elikagaien bidaia gure gorputzatik aztertzen da, sistema guztiak ikasten (digestiboa, zirkulatorioa, iraitzekoa eta aranas sistemak). Bidai luze hau liburu batean islatzen dute ikasleek lau kapitulutan eta lehen pertsonan.

     Kontrol-dorrera deika! Proiektu honetan nerbio-sistema eta endokrinoa aztertzen dira, estresari buruzko ikerketa dokumentala egiteko.

    Ugaritik dator ugaldu. Ugalketa sistema protagonista, bere anatomia eta fisiologia ikasten dira, infografia batean laburtzeko.

    Plastikoak jango al ditugu etorkizunean? Egungo arazo larria den platikoarena, jasangarritasuna gaia abian jartzen da. Gai honetan ikaien, sakondu eta eztabaidatu ondoren, ikasleek inguruko komunitateari eta, orkorrean, gizarteari kontzeitziatzeko proiektua eraikitzen dute.

    Viewing all articles
    Browse latest Browse all 434

    Trending Articles


    Euskalgintza bidegurutzean


    Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


    Euskal Herria Heterodoxiatik



    <script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>