Iaz, blog honetan, Leticiaren lana plazaratu nuen. Erandio BHIan jasotako PEG-modulu baten emaitza, bere arazo-egoera, ikas-unitate batean islatuta, hona ekartzeko baimena eman zidan: Etorkizunetik mezua
Leticia beren lanak partekatzen dituen irakasletariko bat da, txaloak! Ordezkoa izanda, ikastetxez ikastetxe dabil eta, agian, ezin du bere lanetik espero duen etekin osorik atera. Horregatik ikasturte honetan egindakoaz aipamen bat egitea eskatu dit eta hemen dago, gustora.
Aurten Kantauri BHI-n dago eta Flipped classroom kurtso bat egin duenez, YouTubeko kanala sortzera animatu da, 3.DBH-ko ikasleentzako, nutrizio sistemari buruzko bideoekin. Zuekin elkarbanatu nahi du. Ah! eta sorpresa bat prometitu dit...
Hona hemen bere kanala: Biologia ikasten
Aurrera!!!