Quantcast
Channel: ZIENTZIABERRI
Viewing all articles
Browse latest Browse all 434

Ikas Unitate berria: Aljebra

$
0
0

Pasa diren Gabonetan Prest Gara ikastaro bati bukaera eman nion. Prestakuntzaren azken ekoizpena arazo egoera bat burutzean zetzan eta, matematikari buruzko ikas-unitatea bat egiteko gogoa neukala aprobetxatzen, sekuentzia oso bat garatu nuen, DBHko 1.mailako 2 "Aljebra" gaia lantzeko:

Aljebra, matematikaren hizkuntza sekretua

Oso zaila egiten zait arazo egoera ikas-unitate oso batekin parekatzea. Beraz, aukera dudan testuingurua, azken bolada honetan Whatsapp-en bidez bidaltzen diren enigma matematikoak izan dira. Ugari eta mota guztietakoak daudenez, erronka didaktikoa ikas-sekuentzian zehar tartekatzen da, hau da, ildo teorikoak aldez aurretik landuta, jarduera batzuetan berreskuratzen da. Proposatzen den ekoizpena, jarduera hauetatik ateratzen dituzten emaitzak edo ondorioak, txarteletan idaztea eta  "Horma matematikoa" islatzea bururatu zait.

Ikas-jarduera guztiak talde kooperatiboetan lantzeko prestatuta daude. Dinamika desberdinak erabiltzen dira,  folio birakaria, 1-2-4, problemak komunean ebazteko teknikak, bikoteren arteko ariketak, jolasak...

Bideoetan dauden irakasle batzuen azalpenak ere aprobetxatu ditut, ikasleen autonomia baimentzeko asmoz, baina beti irakaslearen azkatasuna kontutan harturik. Irakasleak komeni zaizkion ikas-jarduerak aukeratuko edo gehiago sortuko ditu.

Matematikaz berba egitea eta eztabaidatzea bereziki zaindu dut, talde kooperatiboetan lan egiteaz gain, hainbat jarduera aproposak txertatzen, dilema matematikoekin.

Ikas-unitatearen edukin guztiak birpasatzeko, ghinkana bat proposatzen dut, azken azterketa bezala ere baliogarria:



 Gustatuko litzaidake irakasleen iritziak jasotzea, ongietorriak izango dira. Eta, norbaitek ikasgelan erabiltzen badu, osoa edo jardueraren bat,  mesedez, posta elektronikoaren bitartez zuen esperientzia ezagutzea oso ondo etorriko zait. 




Viewing all articles
Browse latest Browse all 434

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>