Nire Berritzeguneko Lidergo Mintegian irakasleen motibazioa hau lantzen ari gara, gai interesgarria eta polemikoa aldi berean, batez ere eskola publikoetan. Prozesuan partadidetza bultzatu nahi dugu, aldi berean kalitatzeko teknikak aplikatzen saiatzen. Teknika eta estrategia hauek oso erabilgarriak dira ikasgelan ere, horregatik prosezua partekatu nahi dut zuekin.
Lehenengo saio batean euskarri teoriko batzuk aztertu ditugu. Alde batetik, kasuak aztertzeko foke dinamikoa eta, bestetik, gaur egungo motibazio 3.0ko kontzeptu berria, Daniel Pink-en eskutik eta bere liburuaren laburpen bat irakurtzen: "la sorprendente verdad sobre lo que nos motiva".
Hurrengo saioan guzti hau Design Thinking ereduaren pausoak erabiliz, antolatzen saituko gara "prototipo" eraginkor bat eraikitzeko asmoz.

Gaurko saioan lan egiteari eman diogu jo eta ke, gure iritzia bota dugu, ea zeintzuk diren irakasleak motibatzeko eragozpenak eta hauen kariak. Eztabaida polita eta ideien jarioa egin eta gero, Ishikawaren arrain-arantza batean antolatu ditugu emaitzak. Hau izan da ekoizpena:
Ikusi duzuenez, bost izan dira definitu ditugun arlo nagusiak: denbora falta, ikastetxe proiektu komuna, harremanak, autonomia eta dominioa.
Gero, aplikazio birtual bat erabiliz, pixka bat berantolatu dugu: Classtools / Fish diagram
Eta, amaieran, lehentasunak aukeratu egin ditugu "arrakasta-eragina" metodologiaren bidez, hau da, zutabe batean aldagai guztiak kokaturik, bi irizpideren arabera banatzen dugu puntuazioa: zein den errazagoa inplementatzeko eta zeinek izango duen eragin gehiago, nahiz eta prozesu luzeagoa izan.
Aldagaiak lehenestea
Aldagaia | Arrakasta | Eragina | Zkia. |
1. Lan gehiegi | 2 | ||
2.Egunerokoak denbora jaten digu | 10 | ||
3.... | ... |
Hurrengo saioan guzti hau Design Thinking ereduaren pausoak erabiliz, antolatzen saituko gara "prototipo" eraginkor bat eraikitzeko asmoz.