Quantcast
Channel: ZIENTZIABERRI
Viewing all articles
Browse latest Browse all 434

Zientzia Azoka 2015

$
0
0

 
Gaur goizean 2015eko Zientzia Azoka -ren aurkezpena egin da beren antolatzaile eta laguntzaileen eskutik, haien artean: Hezkuntza Saila, Bilboko Udala eta Elhuyar. Zientza Azoka ikasturte batean gazteek egindako proiektu zientifikoen helmuga da.

12 eta 18 urte bitarteko DBH eta Batxilergoko Ikasleek gogor lan egin dute ikasturtean zehar beren proiektu teknologiko edo zientifikoak garatzeko eta Azoka honetan parte hartzeko. Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko erakunde esanguratsuenetako ikertzaile profesionalen laguntza izan dute,  besteak beste, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Deustotech, Mondragon Unibertsitatea, TECNALIA edo BTEK zentroarena.


Beñat Insunzak, Lauro Ikastolako ikaslea, iazko Zientzia Azokan parte hartu eta gero, pasa den apirilean ospatutako Espainiako estatuko gazteen ikerketa zientifikoaren  XVI. Exporecerca Jove azokan hiru sari jaso ditu. Berak eta beren irakasleak Amaia eta Idoia, oso ondo adierazten dizkigute bere emozioa eta ikerketan hartutako hainbat  trebeziak:



 Zientzia Azoka 2015 ekitaldia datorren larunbatean ospatuko da BilbokoPlaza Berrian,  lau eremu hauetan:
  • Plaza Barriko arkupeak: 65 taldeen lanak ikusgai izango dira
  • Esperimentuen Txokoa: haurrek eta helduek esperimentuak egiteko tokia
  • Praktika Gunea: esperimentu askeak egiteko leku
  • Eszenatokia:  diplomak eta sariak banatzeko gunea.


Orain Azokan parte hartzeko aukera ederra duzue Zientzia Hezkuntza proiektuaren deialdia maiatzaren 5a arte irekita dagoelako.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 434

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>